KADETE EUSKAL LIGA: Gernika KESB-ak La Salle utzi zuen akats tarterik gabe

Asteburu honetan jokatutako jardunaldia oso garrantsitsua izan zen. Bigarren itzuliko hasieran, Loiola-k eta Ointxe Araski-k oso sendo jarraitzen du lidergoan eta Gernika-k La Salle-ren A1-era sartzeko nahiak zaildu ditu. Eta gizonezkoen mailan, Loiola Indautxu A1-era heltzeko garaipen funtsezkoa lortu zuen Bilbao Unamuno-ren aurrean.

EMAKUMEZKOEN KADETE MAILA


LA SALLE BILBAO 44 45 GERNIKA KESB Partidu garrantsitsua zen La Salle-entzat, A1-era sartzeko akats tarte gutxiarekin. Aitzitik,Gernika-k larrialdi gutxiago zituen, hirugarren postuan kokatuta. Gainera, bi taldeek gabezi garrantsituak zituzten: Irati Arce etxeko taldean eta Kristina Labauria kanpokoan.
Eta laster zaildu zitzaien bi entrenatzaileei errotazioak Lucia Leguina-k eta June Zubiaga-k pertsonalez hondatu zutelako. Hasieran, Deustu-ko taldea hobeto egon zen, bertikaltasun eta erritmo gehiagorekin (16-8 markagailuan). Gernika KESB-ak egonarria izatea eta aukera onak aurkitzeko sistemak luzatzea nahi zuen, baina Amagoia Rekero-ren neskek ez zuten atsedenik ematen. Eta Leire Gil-en ahaleginak ere ez ziren eraginkorrak. Orduan, La Salle-k huts egiten hasi zuen eta errebotea zen gernikarra. Itziar Arrillaga-k egoera salbatu zuen eta partidua zoratu zen: eraginkortasuna gutxitu zen eta, atsedenaldian, markagailuak 25-20a seinalatzen zuen. 
Bigarren zatian, bi taldeek zona-n jarri ziren. Gernika-k bere aurkarien sartzeak saihestu nahi zituen eta La Salle uztaitik hurbil babestu nahi zen. 2+1en bitartez, gernikarrek markagailuari buelta eman zioten. Baina bere ihesaldia atzeratu zuten jaurtiketa libreetako ehuneko txarragatik. 29-31k estutasunean jartzen zuen etxeko taldea 14 minuturen faltan. Orduan, nerbio eta zehaztugabetasun gehiago egon ziren. Partiduak ez juen jaberik. Izaro Aio-re hirukoak 4 puntuko abantaila eman zien bilbotarrei, 3 minuturen faltan. Baina Gernik-ak oso bizkor datorren bestean erantzun zion. Une erabakigarrian, Zubiaga-k defentsa-akats bat aprobetxatu zuen sartzeko eta 44-45 jartzeko 33 segunduren faltan. Hiru jabetza gehiago egon zen, baina bi taldeek erratu zuten eta garaipena izan zen Gernika-rentzat. 

Argazkiak 

BESTE EMAITZAK

Bi liderrek ez zuten huts egin. Loiola Indautxu-k Easo-ri irabazi zion 51-59gatik. Vindel kanpoko taldeko liderra izan zen, 18 puntuak sartuz lehen 17 minutuetan eta 30 partiduaren amaieran. Bilbotarrek bideratutako partidua zuten eta 20 puntuko abantaila izatera heldu zuten. Baina Easo-ren erreakzio oso bizkorrak estutasunetan jarri zituen kanpokoak. 4 minuturen faltan, 46-50. Orduan, Vindel erreskatera irten zen epaitzeko. 

Ointxe Araski saiatuagoa izan zen Azkoitian (49-60). Kankopoek bere kalitate indibiduala erabili zuten garaipena lortzeko ISB-ren aurrean. Azpeitarrak ausartak ziren, baina ez ziren zuzen egon. Eta A1era heltzeko borrokan, Araski Ointxe-k irabazi zion Kirolak Araba-ri eta bere aukerak mantentzen dituzte bizirik. 

Argazkiak Movilteck vs Ointxe Araski

GIZONEZKOEN KADETE MAILA

Loiola Indautxu-Bilbao Unamuno bizkaiko klasikoa emozioz beterik egon zen. Berriro, Bilboko derbiak ez zuen huts egin. Berdintasuna izan zen ezaugarria eta lehen laurden amaieran, etxekoen abaintaila 4 puntuko izan zen soilik. Barrenetxea-k eta Miguel Ruiz-ek gorritxoei tira egin zieten eta aldea handitu zuten atsedenaldiaren +11raino. Barandalla-k min egin zuen etxeko taldeari, defentsako 2x1 eragin gabe. Bere jokaerak partidua berdintzea lortu zuen eta, . prestatutako jokaldia ezin hobea atera zen, baina Suso-k huts egin zuen uztai-azpian. Garaipena Jesuitas-ean geratu zen, bi taldeeak A1ean pentsatuz.

Gainera, Fundacion 5+11-ko bi taldeen arteko lehian, liderra-k irabazi zion Izagabe-ri 65-75gatik. Emoziorik ere ez zen Limpiezas Al Garbi-Easo partiduan egon: donostiarrek 41-122gatik irabazi zuen. Eta Zast Zarautz-ek Grupo Zaher ISB-ri irabazi zion 45-42. Etxekoek 15-6ko partziala lortu zuen azken 11 minutuetan partiduari buelta emateko. Jaurtiketa libreetako eraginkortasuna eta Zubizarreta-ren lana funtsezkoak izan ziren.
.