EBA: HA Zornotza bakarkako liderra da Easo Loquillo-ren laguntzari esker

Asteburu interesgarria liga EBA-ko AA multzoan eta oso onuragarri gure taldeen hainbaterako. Easo Loquillo-k ezustea eman zuen Estela-ri irabazi ondoren (81-57). Garaipen horri esker, HA Zornotza bakarkako liderra da Santurtzi gainditu ondoren bizkaiko derbian.

Baina asteburua hasi zen gipuzkoako derbia, bi taldeetarako funtsezko partiduan. Ordizia Basoa Banaketak Ulacia Gripo ZKE-ri irabazi zion (71-64). Etxekoak oso sendo hasi ziren  eta 11 puntuko abantailarekin bukatu zuten lehen laurdena (23-12). Gainera, Villar-ren eta De la Iglesia-ren artean 43 puntu lortu zuten. Ulacia-ren lan-korala ez zen nahikoa izan.

Renedo-n, Mondragon-ari 5 minutu falta izan zitzaizkion partidua gainditzeko. Gipuzkoarrak sartu ziren azken laurdenean 57-41ekin. Eta saskiratzen hasi zutenean beranduegi izan zen. 

Eta Larrean asteburuko partidu aparta jolasten zen: Bizkaiko derbia Zornotza eta Santurtzi-ren artean. Baina emoziorik ez zen egon. Ibai Mugarzaren gizonak aurretik egon ziren soilik partiduaren lehen jokaldian: Mikel Sainz de la Maza-k jarri zuen 0-2 markagailuan. 

Une horretarik aurrera, etxekoen nagusitasuna. Joseba Estalayo izan zen lehen laurdenaren jokalari garrantzitsuena. Jokalari leioztarrak hiru hiruko saskiratzen zituen eta kanpokoen entrenatzaileak hutsartea eskatu behar zuen. Baina zornotzarrak oso sendo jarraitzen ziren eta lehen laurdena bukatu zen Mendiberen hirukoarekin 22-8 jartzeko.

Santurtzi-k erritmoa hartzea hasi zuen bigarren laurdenean, baina moreen pertsonal batek aulkirako falta teknikoa eragiten zuen (32-16). Kanpokoek liderrari aurre egin jarraitzen zuen eta Betolaza-ren 5 punturekin 32-21 jartzen zuten markagailuan. Orain etxekoen entrenatzailea hutsartea eskatzen zuen atsedenaldira 4 minuturen faltan. Mendikote-ren hirugarren pertsonala-k berdeen errotazioa pixka bat nahasi zuen, baina etxekoek oso erraz saskiratzen zuten eta Pack-en saskiarekin bukatu zen lehen zatia (45-27)

Atsedenaldiaren ondoren, kanpokoek partiduan jarraitzea nahi zuten, baina Torres, Sainz de la Maza eta Betolaza-ren ekintza onak ez ziren nahikoak. Etxeko taldean, Duane Morgan bizkor zebilen bi uztaietan. Hirugarren laurden amaieran, 65-43. Epaitutako partiduareki, Santurtzi-k 32 puntu jasan zituen azken 10 minutuetan. Amaieran, 97-60 Zornotza-rentzat eta bakarkako lidergoa.

Eta jardunaldiaren ezustea Donostian iritsi zen: Easo Loquillo-k argi eta garbi irabazi zion Igualatorio Cantabria Estelari (81-57). Berdindutako lehen minutuen ondoren, Easo-k partiduaren erritmoa jarri zuen, Rafa Pueyoren barneko gizonak baliogabetu zituen defentsako lan handiarekin. Atsedenaldian, 38-29. Kanpokoak zuhur zeuden eta partiduari heldu zioten kontraeraso eta berreskuratzei esker. 12 minuturen faltan, 46-40 donostiarrentzat. Orduan, Easo-k martxa gehiago sartu zuen eta Estela-k ezin izan zuen erantzun. Asmatze-maila altua izan zen eta garaipena oso merezi izanda izan zen.