ARGAZKIA: Donosti Basket

IDK-k Liga Dia-ren kolidergoan jarraitzen du eta Baskonia-k ibiltzen hasten da

Asteburu ona izan da gure taldeentzat estatuko lehiaketetan: 6 garaipen eta 5 porrot. Onena, IDK Gipuzkoa-ko garaipena Gironaren aurrean. Gipuzkoarrek kolidergoan jarraitzen du Avenida-rekin berdinduta. Gainera, Pedro Martinez-en Liga Endesako lehen garaipena Baskoniarekin.


TECNYCONTA ZARAGOZA 97 – 73 DELTECO GBC Delteco-k hotz hasi zuen eta etxekoek aprobetxatu zuten partidua burua izateko. Porfi Fisac-en mutilak gogoz kontra joan ziren beti. Bigarren zatian, Zaragoza-ren asmatzea amaitzen zuen donostiarren itxaropenekin. 

RETABET BILBAO BASKET 83 – 104 FC BARCELONA LASSA  Sito Alonso Bilbao Arena-ra itzultzen zen FC Barcelona ahalguztidunarekin. Katalanuiarrak benetako haizetea bezala irten ziren eta 4-16 ipini zuten markagailuan. Bere hasierako asmatzea partiduaren bilakabidea markatu zuen. Une horretatik aurrera, Retabet-ek bere aurkariaren erritmoa jarraitu ahal izan zuen soilik. Baina ezin izan zen inoiz borrokatu garaipenagatik. 

UNICAJA 72 – 73 BASKONIA Liga Endesa-ko bigarren partidua Pedro Martinez-ekin eta lehen garaipena Malagako Martin Carpenan. Lehen zatian, etxekoek ekimena eraman zuten. Bigarrenean, Baskonia-k buelta eman zion partiduari eta garaipena lortu zuen Voigtmann-en saskiratzea-ri esker 9 segunduren faltan.

IDK GIPUZKOA 72 – 66 SPAR CITYLIFT GIRONA IDK Gipuzkoa koliderra da merezimendu guztiarekin. Azu Muguruzaren neskek irabazi zion Gironari final estutuetan eta Onintza Aduriz-en asmatzeari esker. Gipuzkoarra Perfumerias Avenida-ren erritmoari jarraitzen dion talde bakarra da eta 6-1ekin Erreginaren Kopara hurbiltzen dira..

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 89 – UNI FERROL 82
Saskibaloiaren partidu handia Maloste, Teledeporte-n zuzenean. Talde gernikarrak jokatzen du denboraldiko talde errebelazio baten aurrean. Eta hirukoei esker, kanpokoek bere indarra erakutsi zuten. Baina Gernika-k puntu asko ditu ere bere eskuetan. Naiara Diez kapitaniak lehenik eta behin taldeari tira egiten zion. Eta gero Maria Pina, Marina Bas eta Anna Gomez agertu ziren markagailua buelta emateko eta poztasuna zaletasunera eramateko. 

PERFUMERÍAS AVENIDA 69 – 54 LACTURALE ART ARASKI Gasteiztarrak konpromiso zaila zuten asteburu honetan. Salamanca-n jokatzen zuen liderraren aurrean. Urietaren neskek hirukoekin erantzuten zuten etxekoen barneko indarrari. Baina Avenidak perimetrotik ere asmatu zuenean, Araski-ren saioak alferrik izan izren. Hori bai, gasteiztarrak aurpegia ematen jarraitu zuten.

SAMMIC HOSTELERIA 79 – 74 CACERES PATRIMONIO DE LA HUMANIDAD Talde azpeitarrak garaipen garrantsitua lortu zuen sailkapenaren erdian jarraitzeko. Sammic-ek ekimena eraman zuen eta kanpokoen azken bultzada eusten jakin zuen.

SÁENZ HORECA ARABERRI 80 – 68 FC BARCELONA LASSA Saenz Horeca Mendizorroza-ra itzuli zen eta berriro garaipena lortu zuen bigarren laurden txarra gainditu ondoren..

BASKONIA 66 – 81 ARCOS ALBACETE BASKET Bere aurkariaren barneko indarra geldiezina izan zen talde gasteiztarrentzat. Atsedenaldian, partidua epaituta zegoen: 27-46. 

UNIVERSIDAD DE OVIEDO 56 - GDKO IBAIZABAL 81 

Garaipen argia GDKO-rentzat Oviedo-n. Bizkaitarrak oso sendo hasi ziren eta ia epaitutako partidua utzi zuten lehen laurden amaieran (8-25). GDKO-k kanpotik asmatzen zuen eta Agirregoikoa-k menderatzen zuen uztaitik hurbil. Bere abantaila handia arren, Josema Alcantara-ren neskak ez ziren lasaitu eta aldea handitzen jarraitu zuten. 

DURÁN MAQUINARIA ENSINO 72 – 67 AÑARES RIOJA ISB Talde azpeitarrak luzapenean porrota jasan zuen Lugo. Añares Rioja ISB-k 23 baloi galdu zituen eta bere aurkariak aprobetxatu zuen. Gipuzkoarrek partidua ebatzi ahal izan zuten luzapenaren aurretik.