ARGAZKIA: ACB Photo/L. García

Balantze penagarria eliteko euskal taldeentzat

Etxetik kanpo jokatzea ez da joan bereziki ondo eliteko euskal taldeentzat. Bilbao Basket-en garaipena Illumbeko derbian eta IDK-ena Estudiantes-en aurrean etxetik kanpoko nota positiboak izan ziren soilik. Jardunaldi honetan, gure taldeek zazpi porrot jasan zituzten, GDKO-k Siglo XXI-ri irabazi ziolako.


GIPUZKOA BASKET 8791 RETABET BILBAO BASKET 

Talde bilbotarrak derbiaren erritmoa markatu zuen eta Redivo eta Todorovic-i esker partidua apurtzearekin mehartzatu zuen atsedenaldi aurretik (28-43). ‘Men in Black’-ek partidua menderatzen jarraitu zuten Fisac-en kanporatzearen ondoren donostiarren erreakzioak hasi zuen arte. Retabet-ek ez zuen garaipena finkatu Todorovic-ek bi jaurtiketa libre sartu zituen arte 6 segunduren faltan. 

BASKONIA 73 – 78 TECNYCONTA ZARAGOZA

Pedro Martinez ezin izan zen estreinatu garaipenarekin. Lehen laurdena kontrolatu arren, Baskonia atzera egiten joan zen eta azken laurdenera iritsi zen 8 puntu azpitik. Etxekoek puntu batera jarri zuten 2 minuturen faltan, baina Aragoikoek azken jabetzak hobeto jokatu zituzten.

MOVISTAR ESTUDIANTES 57 – 69 IDK GIPUZKOA

IDK-k lidergoan jarraitzen du Magariñosean Estudiantes-i irabazi ondoren. Alarde handirik gabe, baina baina eraginkortasun askorekin eta Weaver liderra izanda, donostiarrak denboraldiaren hasiera ia ezin hobea egiten ari dira..

FERROL 78 – 74 LACTURALE ART ARASKI

Partida ederra protagonista izan zuten bi taldeek. Galiziarrak eta arabarrak Liga Dia-ko bi talde sendoak dira. Araski-k, baja askorekin, garaipena laztan egin zuen, baina etxekoen hirukoen festibalak galarazi zion.

SPAR GIRONA 80 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 70

Lointek Gernika Bizkaia-k Liga Dia-ko talde faborito bati aurre egin zion. Eta egin zuen Anna Gomez-en baja eta errebotea ixteko arazoak arren. Erasoko irakurketa onek Girona kordaren kontra azken minutura arte eustea baimendu zuten.

ACTEL FORÇA LLEIDA 76 – 65 SAMMIC HOSTELERIA Lleida-ri aurre egin zion jokalari bakarra Mirza Bulic izan zen. Etxekoek partidua apurtu zuten hirugarren laurdenean. 

OURENSE 98 – 75 SÁENZ HORECA ARABERRI

Araberri-k gutxi egin ahal du etxekoen puntu-jaialdia geldiarazteko. Talde galiziarrak jada atsedenaldian partidua bideratu zuen (56-34).

REAL MURCIA BALONCESTO 78 – 74 BASKONIA

33 minututan zehar aurretik egon arren, murtziarren azkeneko igoerak arabarrei mugitu zien. Jon Txapartegiren mutilak Gasteizera hutsik itzuli ziren..

GDKO IBAIZABAL 70 –  46 SIGLO XXI GDKO-K berriro erakusten du Urreta erasoezina dela. Gutxienez lehen bost jardunaldietan. Siglo XXI-ko jokalari gazteek bizkaitarren erritmoa 10 minututan zehar jasan zuten, Ibaizabal-en pibotek bere legea markatu zuten arte. Atsedenaldian lortu zuten 12 puntuko abantaila oso ondo kudeatu zuten Josema Alcanta-ren neskeek hirugarren laurdenean. Azken tartean, etxekoek partidua apurtu zuten arazorik gabe.l.

AÑARES RIOJA ISB 42 – 79 CELTA

Ezer gutxi ezin izan zuen egin talde azpeitarrak Celtako errebotearen kontrola eta hirukoen asmatzeari erantzuteko. Partidua epaituta zegoen hirugarren laurden ekuatorean. .