#EUSKNAF17: Gipuzkoa-Araba, Emakumezkoen Kadete Finala; Bizkaia-Araba, Gizonezkoen Finala

Anoetan jolasten den Euskadi eta Nafarroako Lurralde Selekzioen Kadete Txapelketako finalak jada dugu. Gipuzkoak eta Arabak emakumezkoen finala jokatuko dute eta gizonezkoen finala Araba eta Bizkaiarentzat izango da. Gipuzkoarrek oso erraz irabazi zion Bizkaiari (77-49) eta Arabak bera egin zuen Nafarroaren aurrean (45-75). Gizonezkoetan, lehen finalaurrekoaren garaipena Bizkaiarentzat izan zen hasieratik alde handia ezarri zuelako. Eta parekatuago egon zen Arabarren finalerako sailkapena Nafarroaren kontura.


 


EMAKUMEZKOEN: NAVARRA 45 – 75 ARABA

Hasieratik talde arabarrak partidua apurtu zuen Nafarroak aurre egiten jakin ez zuten intentsitateari esker. Iñigo Baigorriren neskek oso hotz saltatu zuten kantxara eta jakinarazi nahi izan zutenean, jada zazpi puntugatik galtzen zuten. Zelai-erdiko galdutako baloiak eta defentsa-lan ahula ondorioak izan zituen lehen zatian. Arabarrek bere erasoko jokaldien gehiengoa uztaiaren azpian bukatzen zuten. Atsedenaldian, +20 Dani Abascal neskeentzat.

Baina hirugarren laurdenean Nafarroak erreakzionatu zuen eta bere defentsa ondo estutzea lortu zuen. Bere aurkariaren erasoaren arintasuna maldan behera joan izan zen eta nafarroakoek bizkor distantzia txikiagotu zuten. Baina Arabako defentsa ordenatu zen neurrian, bere itxaropenak bukatu ziren. Azken laurdenean, bi taldeek grinarekin uztaia bilatu zuten. Jokalariek markagailuaren tentsiotik askatu ziren eta une indibidual onak utzi zituzten.

EMAKUMEZKOEN: GIPUZKOA 77 - BIZKAIA 49 

Zubiagaren hirukoarekin Bizkaiko selekzioak estreinatu zuen txapelketa honetako markagailua. Gipuzkoarren erantzuna bizkor iritsi zen. Bizkaitarrak intentsiate gehiagorekin hasi ziren baina Gipuzkoa ez zen kikildu. Etxekoek oso ondo mugitu zuten, Bizkaia zonan jarrita ere. Bi taldeak oso bertikalak izaten ari ziren eta , bostgarren minutuan, markagailua 8-12 erakusten zuen. Gipuzkoak 6-0eko partziala lortu zuen partidua bueltatzeko, abiadurarekin eta jaurtiteka azkarrekin (14-12). Etxekoek pase-lerroak estutzen zituzten, baloiak berreskuratzen zituzten eta partziala handitu zuten. Lehen laurden amaieran, 22-15..

Luis Agirre-ren neskek ‘on-fire’ iraun zuten, eraginkortasun ikusgarriarekin (atsedenaldian, %50 jaurtiketetan) eta Murua (12 puntu lehen zatian) eta Mbomio bikotearekin desberdintasunak markatuz (25-12 errebotean). Gipuzkoa-k zituen bigarren aukerak aprobetxatzen zituen eta 37-19 markagailuan ipini zuen atsedenaldira 5 minuturen falta. Bizkaia berriro zonan jarri zen, baina emaitzak handirik gabe. Erasoan, kanpokoak ez ziren jolasten gaizki, baina jaurtiketa errazak huts egin zituzten. Gipuzkoa-ri dena irteten zitzaion eta Bizkaia-ri ia ezer. Atsedenaldian, Julen Berrocal-en neskek pixka bat murrizten zuten. Bizkaia-k akats-marjina gutxi zuen: oso zentratuta irten behar zuen eta abantaila murrituz oso azkar. Idea honekin atera ziren eta Gipuzkoari partidua zaildu zitzaion Nagore Vallejo lesioarekin bigarren zatiko lehen minutuan. Baina Muruak bere gain hartu zuen bere taldea y 6-0eko partziala lortu zuen (53-33). Partidua epaituta egoteak zirudien, baina Bizkaia-k, Idiri liderra izanda, ondoz ondoko 7 puntu lortu zituen. Hirugarren laurden amaieran, 59-44. Baia Gipuzkoa oso indartsua zegoen eta garaipenak eta finalak ez liokete ihes egingo.

Argazkiak

GIZONEZKOEN: GIPUZKOA 54 – BIZKAIA 70

Intentsitate handiarekin hasi zen ere bigarren partidua Anoetan. Gizonezkoen finalaurrekoan, Bizkaia aurreratu zen lehen minutuetan, erdi-luze distantziatik jaurtiketak saskiratuz. Intentsitatea ikaragarria zen eta Bizkaia-k menderatzen jarraitu zuen Barandallaren minutu onei esker. Barandalla Miguel Ruiz-ekin aliatu zen eta kanpokoen aldea handitu zen 7-18ra. Gipuzkoak arazoak dute erasoan eta Bizkaia-k gozatzen zuen erasoan. Basterrechea-k Bizkaiko selekzioaren erritmoa igo zuen eta, lehen laurdenaren amaieran, 7-22. Emaitza bat zetorren kantxaren ikusitakoarekin.

Baina Gipuzkoak defentsan hobetzen zuen eta erasoan Guillermo Gonzalez eta Aitor Anabitarte pibotekin konektatzen zuen. Denarekin joan zen erasoko errebotera eta hortik jaurtiketa libreak eta puntuak lortu zituen partidua estutzeko (25-32). Baina berritro Gonzalo Basterrechea-k airea eman zion Bizkaiari eta kanpokoen abantaila 11 puntutakoa zen atsedenaldian (26-37).

Aldageletatik bueltan, Gipuzkoa-k bere asmoez abisatzen zuen 4-0eko partzialarekin. Baina bizkaitarren erantzuna erabatekoa izan zuen: 2-10eko partziala. Alberto Ausin-en mutilek ez zuten murriztea lortzen, baina ez ziren eraisten ere. Gipuzkoa zonan jarri zen gainditutakoa bilatuz. Eta, oraingoz, Bizkaia geldiarazi zuen. Baian Bizkaiko Selekzioak hiruko-jaurtitzaile onak ditu: Pedrosak lortu zuen lehen hirukoa eta lasaitasuna eman zien bere lagunei. Eta Ruiz-ek saskiratzen zuen bigarrena (45-62, 35 minutuan). Gipuzkoa asko borrokatu zen, baina ezin izan zuen ezer egin.

Argazkiak  


GIZONEZKOEN: NAVARRA 55 – 60 ARABA
Brizuelaren taldea hasiera dirdiratsua arren (2-10), nafarroakoak defentsan lan egiten hasi zien eta lehen laurden amaieran markagailua berdinduta zegoen. Arabako eraso-bertikaltasuna arazo asko sortu dizkie bere lehiakideei. Nafarroak ez zuen laguntzak ondo ixtea lortzen. Baina Santi Vitas-en mutilak errebotean ondo zeuden eta horrek partiduan mantentzea baimentzen zien.


Atsedenaldiaren ondoren, partiduak dinamika berean jarraitu du. Talde arabarra oso bizi zegoen pase-lerroetan eta Nafarroak baloirik bere pibotei ez zezala sar lortu zuten. 0-13ko partzialak abantaila handia ipintzen zuen, baina oraindik nafarroako taldeak ez zuen amore eman.

Nafarroak defentsan estutu zuen eta bere aurkariaren eraso-arintasuna mozten hasi da. Nekeak (eta beharbada irabaztearen beldurra ere) Arabarri eragiten zizkion azken minutuetan. +6ekin sartu da Araba azken 5 minutuetan eta bere arazo fisiko eta burukoak gainditzen jakin zuen garaipena lortzeko.