ARGAZKIA: ACB Photo/I. Martín

Liga Endesako lehen euskal derbia, Baskonia-rentzat

Jardunaldi bizia gure taldeetarako estatuko lehiaketetan. Partidu aparta izan zen Liga Endesako euskal derbia Baskonia eta Gipuzkoa Basket-en artean. Garaipena Gasteizen geratu zen. Liga Dia, IDK Gipuzkoak denboraldiko lehen porrota jaso zuen. Baina donostiarrek lidergoan jarraitzen dute Avenida-k huts egin zuelako ere. .

BASKONIA 88 – 86 GIPUZKOA BASKET Denboraldiko lehen euskal derbia eta garaipena Baskonia-rentzat. Gipuzkoa Basket-ek aurrea hartu zuen, baina Beaubois-ek, segundu baten faltan, garaipena eman zion etxeko taldeari. Xabi Beraza ACB-ean debuta egin zuen. IBEROSTAR TENERIFE 83 – 69 RETABET BILBAO BASKET Retabet-i ez zaio ondo ematen uharteko kantxa. Carles Duran-en mutilek lan serioa egin zuten lehen 30 minutuetan zehar. Baina azken laurdenaren lehen 5 minutuetan, bere lana suntsitu egin zuten. Kanariarrek ez zuten aukera alferrik galdu partidua epaitzeko. IDK GIPUZKOA 58 – 64 BEMBIBRE IDK-ek denboraldido lehen porrota jaso zuen, baina lidergoan jarraitzen dute Avenida-k etxenal galdu zuelako Ferrol-en aurrean. LACTURALE ART ARASKI 53 – 88 SPAR GIRONA  Ezin izan zuen ezer egin talde gazteiztarrak Girona-ren aurrean. Atsedenaldian, bisitariek partidua epaitu zuten. LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 101 – MOVISTAR ESTUDIANTES 51 Bizkaitarrek Movistar Estudiantes-en gainetik gainditu zuten. Mario Lopez-en neskek irabazi zuten 23-4 13. Minutuan eta hirugarren laurden amaieran, etxeko abaintaila 40 puntuko zen. Desberdintasuna ez zen gelditu haztea amaiera arte. Partidu honetan, Lointek-ek dirua Bildu zuen Acambi-rentzat..

SAMMIC HOSTELERIA 69 – 73 CB PRAT Talde azpeitarra gogoz contra joan zen partida-hasiera txarraren ondoren (10-21) eta bisitariek bere abaintaila ondo kudeatu zuten etxekoen hiruko-erasoa arren..

SÁENZ HORECA ARABERRI 70 – 71 MANRESA Araberri bihotz-ukigarri bukaeretara abonatu zen. Bigarren zatian, Manresa-k intentsitate askorekin irten zen etxekoen 9 puntuko abantaila murrizteko eta garaipena lortzen burutu zuen.

BASKONIA  75 – 70 GLOBALCAJA Talde gasteiztarra sendo egiten da Mendizorrozan denboraldiko bigarren garaipena lortuz. Jon Txakartegi-ren mutilek kontrolatu zuten La Roda-k goma egiten zuen bitartean. Azken minutuetan, etxekoak ondo kudeatu zuten bere 10 puntuko abantaila..

BASKET MAR 54 – IBAIZABAL GDKO 62 GDKO-ren hasiera onak ez zuen jarraitasunik izan. Basket Mar-ek intentsitatea jaso zuen eta bizkaitarren hutsak jaurtiketan aprobetxatu zuen (29-31 atsedenaldian). Asturiarrak oso zuzen zeuden hirukoetan eta bizkaitarrek eusten zuten bere nagusitari esker zonan (50-47 hirugarren laurden amaieran). Azken 10 minutuetan, Josema Alcantara-ren neskek hortzak estutu zituzten defentsan eta bakarrik 4 puntu eman zizkioten.. UNIVERSIDAD DE OVIEDO 66 – 84 AÑARES RIOJA ISB Talde gipuzkoarrak irabari zion azkenari zonan nagusitasun askorekin eta Livermore errezital-ari esker (30 puntu)