EMAKUMEZKOEN 1. ETA 2. MAILA: Tabirako-k libratu du bere garaitu gabeko izaera La Salle-ren aurrean

Hirugarren jardunaldia eta Emakumezkoen Lehen Maila bakarrik geratzen da garaitu gabeko talde bat: Tabirako Baqué. Bizkaitarrek irabazi zioten La Salle Zurekin Bus-i. BIgarren mailan, Leioa eta San Ignacio liderrak dira.

PRIMERA FEMENINA


LA SALLE ZUREKIN BUS 45 – 51 TABIRAKO BAQUÉ Gauza asko jokoan zeuden Bilbon. La Salle Zurekin Bus eta Tabirako Baqué A1-era heltzeko hautagaiak dira, asko ezagutzen dira eta asko errespetatzen ere bai. Eta hau guztia partiduren hasieran nabaritu zen. Saskiratzea kostatu zen, baina etxekoak lehenak izan ziren Mazo-ri esker. Tabirako-k bost minutu behar izan zituen bere lehendabiziko saskiratzea lortzeko. Baina deustoarrek ez zuten aprobetxatu bere aurkariari mina egiteko, Martinez-ek, Vazquez-ek lagunduta,  hartu zuen erasoko pisua arren. Lehen laurdenak bukatu zuen 17-12.

San Faustos-eko jaiekin kointziditzen diren partiduak jolastea zaila da beti Tabirako-rentzat. Baina bigarren laurdenean bisitariek hotza astindu zuten. Ardanza-k menderatzen zuen zonan y 0-10reko partziala buru izan zen. Etxekoek bere arora hurbiltzeko saioetan erratzen zuten eta Tabirako aldageletara joan zen abantailarekin: 22-28

Atsedenaldiaren ondoren, Vazquez-k eta Sañudo-k lepoan hartu zuten talde bilbotarra eta Martinez-en jaurtiketak gainditutakoa osatzen zuen (40-39) 9 minuturen faltan. Orduan, Tabirako-k zonan jarri zuen eta La Salle trabatu zuen. Etxekoak ez ziren fin ibili hiruko jaurtiketetan eta bisitariek, jaurtiketa libreen bidez, beharrezko abaintaila lortu zuten garaitu gabe jarraitzeko.

Argazkiak


JARDUNALDIAREN GAINERAKOA TA multzoan, A1-ean egoteagatik borroka egiten duen hirukotea dago: Lagunak Lakita Arri BKL Nagusi Optika baino hobea izan zen (32-72); Gernika KESB-k Campus Promete zuzeneko aurkariari irabazi zion (58-53); eta Araski-k konkistatu zuen Hondarribia-ren kantxa.

B multzoan berdintasun gehiago dago. Bera Bera-k argi eta garbi irabazi zion Getxo-ri (55-38), Unamuno ezin izan zuen Navarro Villoslad-ren aurrean (69-40), Ausarta Barakaldo Easo baino hobez izan zen (57-39) eta Ardoi-k bere botere erakutsi zuen Loiola Indautxu gaztearen aurrean (73-43).

EMAKUMEZKOEN BIGARREN MAILAN

Eta Bigarren Maila, Leioa SBT eta San Ignacio koliderrak dira bigarren jardunaldiaren ondoren. Bizkaitarrek irabazi zioten Askartza-ri (52-46) Leioa taldeen arteko lehia. Eta Nafarrokoek bere abaintaila motza kudeatzea jakin zuen Araba La Bolsa Generosa-ren aurrean (67-62). Jardunaldi honetan, etxean jolastea bultzada izan zen Mungia-rentzat (55-44 Sanignacion Venue-ren aurka), Las Bellotas-entzat (75-67 Paz de Ziganda-ren aurrean) eta Liceo Monjardin-entzat. Nafarroakoek argi eta garbi irabazi zioten Ugeraga Saski-ri (63-39). Aranguren-ek eta Fabiolas-ek etxetik kanpoko garaipenak lortu zituzten.