LIGA VASCA CADETE: Fundación 5+11-k jarraitzen du sailkapen gainean (Giz.) eta Ointxe Araski eta Loiola Indautxu liderrak dira emakumezkoetan.

Fundación 5+11 geldiezin dirau. Bost partiduren ondoren, inork ez du irabaztea lortu. Asteburu honetan, Bilbao Unamuno oso hurbil geratu zen (59-60). Bigarren postuan, Easo Adarra dago, lau garaipenekin. Eta sailkapenaren azken postuan Construcciones Armeti dago. Galdakaoztarrek aste bakoitzean aldatzen dute. Eta emakumezkoetan, Ointxe Araski-k irabazi zion Gernika-ri eta Loiola Indautxu geldiezin dirau.

GIZONEZKOEN KADETE MAILA


FUNDACIÓN 5+11 IZAGABE 72 – 54 CONSTRUCCIONES ARMETI Fundación 5+11-k garaipena lortu zuen atsedenaldiaren ondoren defentsari esker. Lehen bi laurdenetan, bi taldeak ez ziren defentsako konzentrazioa mantentzen gai izan. Beraz, bere lehiakidearen saskia ahalik eta azkarrenean bilatzen aritu ziren. Atsedenaldian, 11 puntuko abantaila arabarrentzat. Etxekoek zori pixka bat gehiago izan zuten bere jaurtiketa-aukeraketan.

Baina Fundación 5+11 Izagabe lasaitu zen atsedenaldiaren ondoren eta bizkaitarrek partidua kontrolatzeko aprobetxatu zuten. Galdakaoztarrak erreboteko jabeak egin ziren, baina erasoko akats-kopuru handia markagailuan hurbiltzea galarazi zien. Baskonia minutu pare bat konzentratu zen defentsan eta bere abaintaila gehitu zuen berriro.
. Epaileak: Apeñaniz y Rodríguez

Partzialak: 22-16 / 21-16 (43-32) / 13-10 / 16-12

Fundación 5+11 Izagabe: Zubeldia (2), Montiel (2), Canales (4), Ajuriagoxeaskoa (10), García (5), Zugazua (12), Carnicero (14), Aguilar (12), Rivas (-), Mtz de Albeniz (-), Uzabal (11)

Construcciones Armeti: Arrien (-), Martín (-), Otaegi (-), Enzinas (3), Ozaeta (2), Sánchez (-), Olamendi (22), Merchán (-), Llanes (3), Artetxe (8), Torres (-), Almagro (16)
Argazkiak    JARDUNALDIAREN GAINERAKOA Partidu gogorra Loiola Indautxu-ren eta Zarautz-en artean lehiatutakoa. Bizkaitarrek erabaki zuten azken minutuetan (58-47) eta bere segidako bigarren garaipena gehitzen dute. Easo Adarra garaipenaren bidera itzuli zen Grupo Zaher-i argi eta garbi irabazi ondoren (60-88). Azkoitian, etxekoek ez zituzten apenas kezkatu donostiarrak. Eta Bilbao Unamuno ezustea emateko zorian egon zen Fundación 5+11ren aurrean (59-60). Arabarrei zoriak lagundu zien eta liderrak mantentzen dira porrotarik gabe. .

EMAKUMEZKOEN KADETE MAILA

Lehen fase honetan, Ointxe-Araski-k sasoi hobean dagoen taldea da. Gipuzkoarrek bere egoera erakutsi zuten Gernika garaituz Musasolan (81-69). Bizkaitarrek konzentrazioa galdu zuten une txarrenean eta etxekoek ez zuten barkatu. Loiola Indautxu-K argi eta garbi irabazi zion Kirolak Araba-ri (74-37). Arabarrak azken postuan daude, garaipenik gabe oraindik. Amaiera hunkigarria Bidebietan. Movilteck ISB-k Easo Baskoa garaitu zuen donostiarren kantxan. Beñat Aldalurrekoek bere hautagaitza aurkezten dute A-1era heltzeko. Eta bihotzeko-amaiera egon zen ere La Salle Bilbao-ren eta Araski-Ointxe-ren arteko lehia (52-50). Bizkaitarrek denboraldiko lehen garaipena lortu zuten eta arabarrek segidako laugarren porrota lotu zuten.