JUNIOR EUSKAL LIGA: Fundacion 5+11 (gizonezkoetan) eta Aranur ISB (emakumezkoetan) liderrak dira

Laugarren jardunaldia interesgarria Junior Mailako Euskal Ligan. Gizonezkoetan, Unamunok irabazi zuen bizkaitar derbian. 20 puntu abantailarekin, bilbokoak fidatu ziren eta Tabirakok atsekabea emateko zorian egon zen. Eta emakumezkoetan, Aranur ISB ez zuen izurik izan: gipuzkoarrek oso eroso irabazi zioten Loiola Indautxu-ri.


GIZONEZKOEN JUNIOR MAILA


TABIRAKO BAQUÉ 60 – 68 BILBAO UNAMUNO


EBi taldeek hasi zuten partidua oso aktiboak defentsan. Erasoan, hobetoxeago egon ziren bisitariak (2-8 lehen 5 minutuetan). Etxekoen bigarren unitateak berdintasuna ekarri zuen markagailura. Baina amaierako 25 segunduren faltan, Mena-k lortu zuen 2+1ekoa (11-14).

Bigarren laurdenean, Unamunok bere defentsa jaso zuen eta beti aprobetxatzen jakin ez zuten aukera asko lortu zituen. Partidua zortu zen, bi taldeen zehaztugabetasun askorekin. Hala ere, Unamuno-ren abantailak hazten jarraitu zuen eta 10 puntuko hesia gainditu zuen argi eta garbi.

Bigarren zatia hasi zuen gogogabezia berarekin. Bisitarien errenta 20 puntuetara heltzen zen. Baina laurdenaren hamaieran etxekoak asko hobetu zuten defentsa. Azken laurdena Mena-ren hirukoa hasigatik ere (38-58), Tabirako-ren erreakzioa eta bisitarien nerbioak 9-0eko partziala eragin zuten. Markel-en 6 segidako puntuak durangarrak hurbiltzen zituzten. Etxekoak 10 puntuen hesitik jaitsi ziren eta aukerak izan zituzten 4-5 puntuetara jartzeko, bi minuturen faltan. Baina saski-trukeak markagailua utzi zuen 60-68.

HORRELA IZAN ZEN JARDUNALDIA Fundación 5+11 bakarkako liderra da. Arabarrek irabazi zion Easo Elkar-i (78-84). Donostiarrak, porrota gorabehera, denatarako izangai izatea erakutsi zuten. Bestalde, Getxo Saski-k pasaden jardunaldietan bidali zituen sentsazio onak denboraldiko lehen garaipenean gauzatu ziren, ISB-ren aurrean. Eta Araberri-k Mondragon gainditu zuen. Gipuzkoarrak azkenak dira, garaipena ezagutu gabe.

MONDRAGON UNIBERTSITATEA 68 – 71 ELECTRO ALAVESA ARABERRI

GETXOSASKI 77 – 48 ALTER CONSULTING ISB

EASO ELKAR AUTOCARES 78 – 84 FUNDACIÓN 5+11 A

 

EMAKUMEZKOEN JUNIOR MAILA

ARANUR ISB  84 – 36 LOIOLA INDAUTXU-01

Hasieratik, Aranur ISB arrabol hutsa izan zen Loiola Indautxu-ren aurka. Luis Agirre-ren neskak erritmo handia markatu zuten defentsan eta erasoan moldakortasun suntsitzailea erakutsi zuten. Etxekoek saskiratzen zuten posizio guztietatik eta, gainera, ehuneko oso onekin.  Bestalde, gipuzkoarrek errebotean nagusitu ziren bi saskietan.

Loiola Indautxu apenas pairatu zuen lehen laurdena. Bere lehiakidearen nagusitasuna nabarmena zen eta ahal izan ziren bezala eutsi zuten zaparrada. Nerea Aurre bere jokalariak aktibatzea bilatu zuen, baina ez zuen arrakastarik izan.

Argazkiak



EMAITZAK 

Aranur garaitu gabeko talde bakarra da. Gernika-k etxean jasan zuen denboraldiko lehen
porrota Araski-ren aurrean. Arabarrek bere segidako hirugarren garaipena lortu
zuten eta faborito-itxura hartzen dute. Bi porrotaren ondotik, Asador 10
Gibajas garaipen erraza eskuratu zuen Tabirakoren aurrean. Eta azpialdean,
partidurik irabazi ez duten taldeen arteko lehian, Universidad de Deusto-k
irabazi zion Marianistas Ahalegina-ri Gasteiz-en. Orain, Arabarrek multzoaren
azken postua betetzen dute.

GERNIKA KESB  61 – 66 ELECTRO ALAVESA ARASKI

ASADOR 10 GIBAJAS  64- 45 TABIRAKO BAQUE

MARIANISTAS AHALEGINA  56 – 70 EASO UNIVERSIDAD DE DEUSTO