ARGAZKIA: ACB Photo/E. Candel

IDK eta Gipuzkoa Basket-ek goialdean segitzen dute; Baskonia ez da hasi garatzen

Gure elite taldeko berri onenak Gipuzkoa-tik heldu ziren. Liga Dia-n, IDK koliderra da bere hirugarren segidako garaipena lortu ondoan. Eta Gipuzkoa Basket, Norel-i esker, sendotasunez irabazi berriro ere. Baskonia, aldiz, ez da hasi garatzen Liga Endesa-n

MOVISTAR ESTUDIANTES 75 - GIPUZKOA BASKET 92 

Beste bat Gipuzkoa Basket-arentzat eta berriro garaipen handia eta fidagarria lortzen du. Igande honetan, Porfi Fisac-en mutilek Estudiantes-i irabazi zioten Madril-en. Henk Norel berriro izan zen jardunaldiko MVPa.  

GRAN CANARIA 100 – 82 BASKONIA 

Kanarietako asmatzea Prigioni-renak atoian joatera behartu zuen. Granger-en partidu bikainarik ere, arabarrek ezin zuten etxekoen garaipena eztabaidatu. 

REAL BETIS 86 – RETABET BILBAO BASKET 94 

Hirugarren jardunaldian lortzen du bere lehen garaipena Bilbao Basket-ek. Real Madrid-en aurka erakutsi zuen hobekuntza bete zuen Sevilla-n. Bilbotarrek ikaragarrizko hirugarren laurdena osatu zuten, Tabu, Mumbru eta Hammink-ekin erasoko buru izaten. 

IDK GIPUZKOA 64 – 40 QUESOS EL PASTOR 

IDK Gipuzkoa-k koliderra jarraitzen du bere segidako hirugarren garaipena ondoren. Quesos El Pastor-rek ez zuen aukerarik izan donostiarren aurrean. Azu Muguruza-renak hasi zuen partidua 21-9ko partzialarekin.

LACTURALE ART ARASKI 72 - 63 EMBUTIDOS PAJARIEL BEMBIBRE 

Lehen laurdenaren amaieratik eta bigarrenaren hasieretara bitartean 15-0eko partzialarekin, Gasteiztarrek partidua erabakitzen hasi zuten. Gero, Urieta-renak bere abantaila kudeatzen zekiten.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 68 – 75 MANN FILTER

Lointek garaipenetik gertu egon zen 25 minutuz partidua kontrolatu ondoren. Baina bizkaitarrek amore eman zuten bisitarien hirukoen ehunekoa eta Paola Ferrari-ren aurka.


UNIÓN FINANCIERA 87 – 66 SAMMIC HOSTELERIA Gipuzkoarrak hasiera txarraren ondoren (29-17) bizkortu ziren partidua berdintutarekin atsedenaldira iristeko. Baina etxekoen bigarren bat-bateko azeleratzea gehiegi izan zen azpeitarrentzat.


LEYMA CORUÑA 76 - SÁENZ HORECA ARABERRI 68  Galiziarrak partidu osoan jaun eta jabe izan zen, lehen minutuetan salbu. Araberri-k gehiago ahalegindu zuen markagailuan 51-49 ipintzeko hirugarren laurden amaieran. Baina ezin zuen erremontada biribildu eta garaipena Riazor-ean geratu zen.


BASKONIA 85 – 83 EXTREMADURA PLASENCIA Bigarren jardunaldian iritsi da Baskonia-ren lehen garaipena LEB Plata-n. Eta izan zen emozioz beterik partiduan. Gluditis-en hirukoa bortxatu du luzapenea. Gero, kontrola Txakartegi mutilentzat.


BARÇA 73 - GDKO IBAIZABAL 64 Etxekoen hasierako intentsitatea Ibaizabal ustekabean hartu zuen. Atsedenaldian, partidua aldapan gora zegoen (44-26).


BASKET MAR 69 – 71 AÑARES RIOJA ISB Azpeitarrak berriro emozioz beterik partidua jokatu ziren. Baina asteburu honetan gipuzkoarrak iribarre gozoarekin iritsi ziren etxera. 


Eta Liga EBA-ko lehen jardunaldian, Santurtzi-k berriro irabazi zion Easo-ri. Zornotza Larrean estreinatu zen garaipen errazarekin. Bizkaitarrek 9 hirukoak saskiratu zituzten bigarren laurdenean. Pucelan, Ordiziak itxura interesgarria izan zuen, baina ez zen nahikoa. Asier de la Iglesia-k 29 balorazioa lortu zuen. Burgos-en, Ointxe-k ezin izan zuen denboraldia hasi garaipenarekin. Etxekoak handiagoak ziren errebotean. Eta azkenik, Ulaciak porrot handia jaso zuen Zizur Nagusian.

EASO LOQUILLO 61 – 68 CB SANTURTZI SK

HA ZORNOTZA  98 – 52 CBT GIMNÁSTICA 

GRUPO DE SANTIAGO AUTOMOCIÓN 87 – 73 MONDRAGON UNIBERTSITATEA 

CB LA FLECHA 77 – 75 ORDIZIA BASOA BANAKETAK  

MEGACALZADO ARDOI 95 73 ULACIA GRUPO ZKE