JUNIOR EUSKAL LIGA: Baskoniak iragarpenekin bete du eta Araberrik Bilbao Unamuno-ri irabazi dio.

Fundacion 5+11 haren ikaragarrizko kalitatea baliotan ezarri zuen Arrasaten garaipena lortzeko. Jardunaldiaren ezustea Gasteizen iritsi zen: Electro Alavesa Araberri-k irabazi zion Unamunori (82-78). Emakumezkoetan, asteburuko partidarik nabariena Azpeitia izan zen. Iraurgi-k Asador 10 Gibajas gainditu zuen (69-57)

GIZONEZKOEN JUNIOR


M. Unibertsitatea  62 – 78 Fundación 5+11 A

Lehen laurdenean, Mondragon Unibertsitateak hortzak erakutsi
zizkion Fundacion 5+11-ri. Arabarrek barreiaturik hasi zuten defentsan. Eta
erasoan ez zuten intensitate erakutsi. Etxekoek oso gogotsuak ziren defentsan
laguntzen eta falta askorekin. Baina lehen laurdenaren amaieran, irabazten ari
ziren 18-17.

Bigarren
laurdenean, arabarren erasoko talentu handia agertu zen eta etxekoen
itxaropenak bukatu egin ziren. Fundacion 5+11-k baloi asko berreskuratu zituen haren
pase-lerroetako lanari esker. Bisitariak oso erraz saskiratzen ziren etxekoen
balantze kaskarra hondatuz. Ointxe-k ez zituen besoak jaitsi, baina arabarren
garaipena ez zegoen arriskuan.

Beste emaitzak

TABIRAKO BAQUE  35 – 67   ALTER CONSULTING ISB

GETXOSASKI  64 – 70 
EASO ELKAR AUTOCARES

ELECTRO ALAVESA ARABERRI  82 – 78  BILBAO UNAMUNO

Argazkiak BESTE EMAITZAK TABIRAKO BAQUE  35 – 67   ALTER CONSULTING ISB

GETXOSASKI  64 – 70  EASO ELKAR AUTOCARES

ELECTRO ALAVESA ARABERRI  82 – 78  BILBAO UNAMUNO

Iraurgi-k iragarpenekin bete zuen eta Durangon irabazi zuen
arazo handirik gabe. Getxo-k partida ona jokatu zuen eta Easo-k ahalegin
handiagoa egin behar zuen garaipena lortzeko.. Baina jardunaldiaren ezustea
Gasteizen iritsi zen: Araberri-k irabazi zion Bilbao Unamuno-ri. Iraurgi, Easo
eta Fundacion 5+11 garaitu gabeko talde bakarrar dira.

EMAKUMEZKOEN JUNIOR

Gernika eta
Aranur ISK p
artidurik galdu ez duten talde bakarrar dira. Gipuzkoarrek Asador 10
Gibajas-ari irabazi zion (69-57).
Arabarrak  beherakada nabarmena jasan zuen azken minutuetan. Bizkaitarren
arteko derbian, Gernika-k garapeina lortu zuen Loiola Indautxuren aurreak.
Segidako bigarren porrota Easo Universidad de Deustorako: donostiarrek Electro
Alavesa Araskiren aurrean galdu zuten (47-70). Eta Tabirako-k Marianistas
Ahalegina-ren etxean irabazi zuen (49-64). Arabarrek garaipena ezagutu gabe
jarraitzen dute. JARDUNALDIA

EASO UNIVERSIDAD DE DEUSTO  47 – 70 ELECTRO ALAVESA ARASKI

GERNIKA KESB  72 – 54 LOIOLA INDAUTXU-01

MARIANISTAS AHALEGINA  49 – 64 TABIRAKO BAQUE

ARANUR ISB  69 – 57 ASADOR 10 GIBAJAS