Euskal entrenatzaileek ez dute atsedenik hartzen

Udaran, nahiz eta taldeek ez duten lehiatzen, euskal entrenatzaileek euren formakuntzarekin jarraitzen dute, eta ez dute atsedenik hartzen. Guztira 12 entrenatzaile aritu dira Zaragozan uztailaren 16tik 30era bitartean Entrenatzaile Titulu Goreneko fase presentzialean. Bigarren fase hau gaindituta, orain beste bi dituzte aurretik, proiektua aurkeztea eta praktikak egitea. Euskal Saskibaloi Federaziotik zoriondu nahi ditugu, eta aurrerantzean izango dituzten bi faseekin animoak eman.