Gizonezko Lehen eta Bigarren mailan izena-emateko epea zabalik

2017/18 denboraldiko 4. Zirkularrean aipatzen den moduan, behin Espainiako Saskibaloi Federazioak Zarautz KEek egindako errekurtsoa onartu eta gero, honek Lehen Maila Nazionalean zuen postua hutsik geratzen da Bigarren Mailakoek bete nahi badute. Gainera, hauek utziko duten postua ere libre geratuko litzake, eta beraz, hauek ere betetzeko aukera egongo da. Epea 2017ko abuztuaren 1ean amaituko da, eguardiko 12:00etan.