Alejandro partida batean (argazkia: http://erroibide.org)

Alejandro Lopez ACBko Series Movistar-en izango da

ACBk jakinarazi berri du irailean jokatuko diren Series Movistar-en ariko diren epaileen zerrenda.

Bertan ez dira soilik ACBn aritzen diren epaileak ariko, izan ere FEBeko 1 Multzoan dauden epaileak gonbidatzen dituzte. Gonbidapena, aurten, gure epaile den Alejandro Lopez Lecuona gipuzkoarrari luzatu diote, eta bertan ariko da epaile gaztea.