Madelen Urieta (argazkia: lokosporelbaloncestofemenino.com)

Emakumezkoen U18 eta U16, eta gizonezkoen U16 Espainiako Selekzioetan euskal ordezkariak

Espainiako Saskibaloi Federazioa hasi da bere udarako plangintza zehazten, eta bertako deialdiak ere esan ditu. Europako Txapelketak prestatzeko lanean hasiko dira, eta bertan euskal ordezkariak izango ditugu zerrendetan.


U16 F Europeoa

Mario Lopez hautatzaile moduan izango den selekzioak bi euskal ordezkari izango ditu, Aitana Vergara Gernika KESBeko jokalaria, eta Nerea Hermosa Segle XXIeko pivota hain zuzen ere.

Egonaldiaren hasiera uztailaren 13an izango da San Agustin de Guadalixen, eta bertan Bourges (Frantzia) abuztuaren 4tik 12ra bitartean jokatuko den Europako Txapelketa prestatzen saiatuko dira.


U16 M Europeoa


David Soria, Espainiako U16ko hautatzaileak FC Barcelona taldean ari den Borja Fernandez bizkaitarra bere zerrendan sartzea erabaki du.

Egonaldia uztailaren 20ean hasiko dute, eta Montenegrora joan aurretik, eta uztaialren amaieran Italian lagunarteko Txapelketa jokatuko dute.

U18F Europeoa


Sopronen abuztuaren 5etik 13ra bitartean jokatuko den Europako Txapelketan ere euskal ordezkaria izango dugu. Madelen Urieta entrenatzailea ariko da Espainiako hautatzaile moduan.