Aurkezpeneko argazkia (argazkia: bizkaiabasket.com)

Aurkeztu dute Barakaldo Hiriaren IX. Saskibaloi Txapelketa Internazionala

“Barakaldo Hiria” Saskibaloi Txapelketa Internazionalaren IX. Edizioa aurkeztu dute gaur goizean Barakaldoko Udaletxean. Bertan izan dira IMD de Barakaldoko Presidentea Gorka Zubiaurre, German Monge Euskal Saskibaloi Federazioko Presidentea, Kondo Mendia, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidentea, Mario Lopez Euskadiko hautatzailea eta Yaiza Lazaro Euskadiko jokalaria.

Hitz egiterako orduan, Zubiaurrek “emakumezkoen maila altuko kirola ikusteko aukera polita dela aipatu du. Selekzio handiak dira Euskadiren aurka ariko direnak, eta horregatik, aukera ona da emakumezkoen kirola laguntzeko, Barakaldoko Lasesarre Kiroldegira hurbilduz, izan ere doako sarrera izango da”.

Jarraian German Mongek hitz egin du Euskadiko selekzioa Barakaldon aritzeko arrazoiez. “Maila altuko ekitaldia da, eta bertan Euskadik maila handiko taldeen aurka ariko da. Lehen aldiz ariko dira talde hauen aurka, eta maila altukoak dira, bai Espainia europako rankineko lehen postuan dagoela eta mundo mailako bigarrengoan, eta aldiz bosgarren postuan da Errusia”.

Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidenteak ere “ilusio handiz hartzen dugu txapelketa. Txapelketa honek gure selekzioa ikusteko, eta maila altuko taldeen aurka lehiatzeko aukera ematen die. Jendeari deia luzatzen diegu bertaratzeko eta Barakaldoko Udalaren laguntza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarenarekin batera eskertu nahi dugu”.

Mongek gainera gogoratu du “Barakaldo Hiria” Txapelketa U18ko bezela hasi bazen ere, egun senior mailako taldeak ere jokatzen dute, eta urtero aldatzen doaz, behin emakumezkoak eta hurrengoan gizonezkoak.. Europa mailan jada hitz egiten da “Barakaldo Hiria” Txapelketaz, eta gure helburuetako bat hori da, hiria elitezko eta amateur mailako kirolarekin elkartzea”.

Bere aldetik, Koldo Mendiak “ohorea dela Barakaldo Hiria Txapelketa egiten jarraitzea. Halere, hau instituzioen laguntza gabe ezinezkoa izango litzake, eta euren laguntzarekin geroz eta ospe gehiago dauka. Partida onak izango dira, eta espero Bizkaiko zaleek gozatzea, eta Euskadi animatzera hurbil daitezela”.

Hautatzaileak ere hitz egin du. Mario Lopezen ustez, “zaleak aukera polita izango du Europako jokalaririk onenetako bat ikusteko. Maria Vadeeva Euroligan paper garrantzitsua izan du eta etorkizunean europako jokalaririk onena izango da zalantzarik gabe. Yusina ere kontuan hartu beharreko jokalaria da, Munduko Txapelketan ariko den barneko jokalaririk onenetakoa” aipatu du Lopezek.

Lopezek gainera, bi taldeak arlo fisikoa hamar egunez bi entrenamenduz lantzen ari direla aipatu du, eta “zentzu horretan agian gu baino gorago izango dira”. Espainiako selekzioari dagokionez, errusiar selekzioaren aurkako taldea dela aipatu du. Talde gogorra izango da, defentsa erasokorrarekin zelai guztian. Bi estilo ezberdin ikusiko ditugu, bata barneko jokoan oinarrituta, eta bestea zelai guztiko azkartasunean oinarrituz. Guk 12 jokalari bildu ditugu, bi entrenamendu egin ditugu eta sentsazio eta erritmo onekin. Egia da, agian ez dugula altura handirik, baina gogoak eta esfortzua ez zaizkigu faltako. Gure helburua ahalik eta mailarik altuenean lehiatzea da, eta bi partidetan garaipenarengatik lehaituko gara”.

Azkenik, taldeko jokalari den Yaiza Lazarok hartu du hitza. “Niretzat sari bat da Euskadiko selekzioan aritzea. Ongi dago hain izen handiko bi talderen aurka lehaitzea, eta ohore bat halako Txapelketa batekin gozatzeko, eta batez ere, bertako partaide izateagatik”, aipatu du jokalariak.

“Barakaldo Hiria” Saskibaloi Txapelketa Internazionalaren IX. Edizioa ostiralean hasiko da, uztailaren 7an. Bertan, 20:00etan lehaituko dira Errusia eta Espainia. Larunbatean hasiko da Txapelketa Euskadirentzat, baita ere 20:00etan Errusiaren aurka. Igandean, ordea, Euskadi eta Errusia lehiatuko dira eguardiko 12:00etan. Txapelketa Barakaldoko Lasesarre Kiroldegian jokatuko da, eta sarrera doakoa izango da.

Txapelketak interes handia du, izan ere Espainia eta Errusia hamabost egun barru Udinen jokatuko duten Emakumezkoen U19ko Munduko Txapelketa prestatzen ari baitira. Uztailaren 22tik 30era izango da, eta biak iaz Zilarrezko eta Brontzezko domina lortu zuten, eta beraz, Txapelketa irabazteko hautagaiak dira.

Espainiako Selekzioan hautatzaile moduan Miguel Angel Ortega da, aurten Liga eta Kopa irabazi dituen entrenatzailea. Kontuan hartzeko izenen artean, ordea, dago Iris Junio Kanarietako jokalari gaztea. Gainera, euskal ordezkaritza ere izango da bertan, Itziar Ariztimuńo bizkaitarra, Maria Eraunzetamurgil eta Sara Iparragirre IDK Gipuzkoako edo Irati Etxarri Lacturale Araskiko jokalariekin. Errusiarren artean, iaz Europeoan Brontzezko domina lortu zutenen artean dira Raisa Musina eta Kamilla Ogun barneko jokalariak.

TXAPELKETAKO ORDUTEGIAK


OSTIRALA, UZTAILAREN 7a
20:00etan: ERRUSIA – ESPAINIA

LARUNBATA, UZTAILAREN 8a
20:00etan: EUSKADI – ERRUSIA

IGANDEA, UZTAILAREN 9a
12:00etan: ESPAINIA – EUSKADI