Jorge Caamaño

Jorge Caamaño epailea Lehen Multzoan ariko da

Arabako Epaile Batzordeko epaile den Jorge Caamaño Espainiako Saskibaloi Federazioko Epaileen Lehen Multzoan ere ariko da. FEBek atzo jakitera eman zuen bezala, Mirandan jaiotako epaileak Urrezko eta Zilarrezko LEB mailatan, eta Liga Femeninan aritzeko aukera izango du. Horrenbestez, Caamañok jada bertan diren Juanma Uruñuela, Asier Quintas, Javier Bravo eta Alejandro Lopez epaile euskaldunekin aritzeko aukera du.