Emakumezkoen Euskadiko selekzioa lanera itzultzen da

'Barakaldo Hiria' Nazioarteko Txapelketaren edizio berri bat dela eta, Emakumezkoen Senior Mailako Selekzioa lanera itzuliko da. Aurten Mario Lopezek eta TxutxibSolarrek zuzenduko dute. Biek ongi ezagutzen dituzte jokalariak, izan ere hainbat urte daramatzate Lointek Gernika Bizkaia entrenatzen.

Espainiako eta Errusiakl Emakumezkoen U19ko selekzioek Mundiko Txapelketa prestatzen ari direla baliatuz, euren aurka ariko dira. Dudarik gabe aukera polita izango da Emakumezkoen Liga eta Emakumezkoen Liga 2n jokatzen urteak daramatzaten jokalarientzat. Jokalarien euren konpromezua eta ilusioa agerian uzten dute, opor garaian lanera itzuliz.

Hitzordurako oraingoz baieztatuta dauden jokalariak hurrengoak dira:
- Izaskun Garcia (Lointek Gernika Bizkaia)
- Lara Gozalez (IDK Gipuzkoa)
- Naiara Diez (Lointek Gernika Bizkaia)
- Gracia Alonso (Lointek Gernika Bizkaia)
- Yaiza Lazaro (Lointek Gernika Bizkaia)
- Laura Pardo (Lacturale Araski)
- Intza Lizarazu (Añares Rioja ISB)
- Araia Peña (GDKO Ibaizabal)
- Nerea Garmendia (Linkia FP - Joventut Les Corts)
- Jone Azkue (GDKO Ibaizabal)
- Ane Olaeta (Lointek Gernika Bizkaia)
- Laura Arroyo (Campus Promete)

Selekzioak entrenamenduak uztailaren 3an hasiko ditu.