IX Barakaldo Hiria Nazioarteko Txapelketa, U19F Munduko Kopa prestatzeko abiapunta

Bizkaiko eta Euskadiko Saskibaloi Federazioak antolaturiko torneo hau Barakaldoko UKE eta Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskadiko Saskibaloi Federazioa eta FEB erakundeen elkarlanari esker ospatzen da.

Espainia, Errusia y Euskadi dira Torneo triangular honetako protagonistak. Torneoa Uztailaren 7an hasiko da Errusia eta Espainiaren arteko partiduarekin (20etan), Uztailaren 8an Euskadi eta Errusiaren artekoa izango da (20etan) eta Uztailaren 9an Espainia eta Euskadiren arteko partidua jokatuko da 12etatik aurrera.

Hiru selekzioek maila benetan interesgarria daukate. Espainia eta Errusia, Udinen (Italia), Uztailaren 22 eta 30 bitartean ospatuko den U19F Munduko Kopa prestatzen hari dira. Aurreko U18 Europako Txapelketan zilarra eta brontzea eskuratu zuten urrenez urren.

Espainiako selekzioak Miguel Ángel Ortega izango du hautatzaile bezala, Emakumezko Ligan, Kopa eta Liga irabaztetik datorrena. Kontuan hartu beharko dira hainbat jokalari, besteak beste Iris Juno kanariarra, euskaldun ordezkariak diren Itziar Ariztimuño eta Emakumezko Ligan debuta egina duten Sara Iparragirre (IDK Gipuzkoa), Irati Etxarri (Lacturale Araski) eta bere eboluzioa ikusi beharko den Maria Erauncetamurguil (IDK Gipuzkoa). Horietaz aparte Paula Ginzo (Rivas) Pibota, Lucia Alonso (Arizona) antolatzailea edo Aina Ayuso (Siglo XXI) ere hurbiletik jarraitu beharko dira.

Iaz Europako U18 Torneoan Brontzezko domina eskuratu zuen Errusiako selekzioak ere jokalari on asko ditu, besteak beste: Raisa Musina antolatzailea eta Kamilla Ogun fisiko handiko ala-pibota. Oraindik ikusteke dago Maria Vadeeva izarra etorriko den. 18 urte eta 195 zentimetroko pibot errusiarrak Euroliga irabazi du Lucas Mondeloren Dinamo Kursk taldearekin, batez beste 9,6 puntu eta 6,2 errebote lortuz. Izan errusiarra Europako txapelketa jokatzen dabil selekzio absolutuarekin, taldeko onenetariko bat delarik. Hori dela eta oraindik ez dakigu Barakaldon izango dugun ala ez.

Euskal Selekzioak Lointek Gernika Bizkaia eta IDK Gipuzkoako jokalariez osoturik egongo da hein handi batean, baina horiez gain, lehendabizikoz senior selekzioarekin parte hartuko duten jokalariak ere izango dira.

Torneoa ikusteko sarrera dohainik izango da.

ORDUTEGIAK

OSTIRALA UZTAILAK 7
20 etan: ERRUSIA – ESPAINIA

LARUNBATA UZTAILAK 8
20 etan: EUSKADI – ERRUSIA

OSTIRALAK UZTAILAK 7
12 etan: ESPAINIA – EUSKADI