Sara Iparraguirre (argazkia: Luis Garcia)

Euskal ordezkariak emakumezkoen U15 eta U19ko selekzioetan

Espainiako Saskibaloi Federazioa hasi da bere udarako plangintza zehazten, eta bertako lehen deialdiak ere esan ditu. Europako Txapelketa edota Munduko Txapelketak prestatzeko lanean hasiko dira, eta bertan euskal ordezkariak izango ditugu lehen zerrendetan.

U19 Mundiala

Miguel Angel Ortega hautatzaileak hiru euskal jokalari deitu ditu aurreselekziorako, IDK Gipuzkoan jokatzen duten Sara Iparragirre eta Maria Eraunzetamurgil gipuzkoarrak, eta Gernika KESB taldeko Itziar Ariztimu˝o bizkaitarra.

Egonaldiaren hasiera ekainaren 30ean izango da San Agustin de Guadalixen, eta bertan Udinen (Italia) uztaialren 22tik 30era jokatuko den U19ko Munduko Txapelketarako toki bat egiten saiatuko dira.

U15 Torneo de la Amistad

Elena Lahoz, Espainiako U15eko hautatzaileak Ointxe! Arrasateko Irene Murua bere hamalau jokalariz osatutako deialdian sartu du. Hauek Grezian Torneo de la Amistad jokatuko dute, eta hau izango da U16ko Europako Txapelketa jokatzeko izango duten lehen proba.

Egonaldia uztailaren 4ean hasiko dute, Greziara joan aurretik, eta uztaialren 7tik 9ra jokatuko dute lagunarteko Txapelketa.