Zornotza STk denboraldia amaitu du (argazkia: @zornotzast)

Zornotza STren ametsa amaitu da

Zornotza STk bere denboraldia amaitu du Valladolideko Pisuerga Kiroldegian Comercial Ulsa CBC Valladoliden aurkako bi partidak galdu eta gero.

Ostiralean, Mikel Garitaonandiaren mutilak 61-54 galdu zuten, nahiz eta atsedenaldira 25-24ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian, etxekoek ongi ekin zioten partidari, eta azken laurdena zazpi puntuko abantailarekin hasi zuten (43-36). Azken laurdenean, aldeak ongi mantendu, eta bizkaitarrei garaipenareko aukera barik utzi zien, Dani De la Ruaren 13 puntuak ezerezean utziz.

Comercial Ulsa CBC Valladolid 61 - 54 Zornotza ST

Igandeko partidan, hil ala bizikoa zen bizkaitarrentzat, baina oraingoan ere Comercial Ulsa CBC Valladolid nagusitu, eta Urrezko LEB Mailarako igoera lortu zuten (71-66). Partida oraingoan ere berdintsua izan zen, eta lehen zatian etxekoak aurretik ziren (32-26). Hirugarren laurdenean, ordea, bizkaitarrek aldeak murriztu, eta azken laurdena puntu bateko desabantailarekin hasi zuten (47-46). Azken laurdeneko azken minutuetan, etxekoak sendo izan ziren, eta harmailetan ziren bost mila zaleren laguntzarekin Zornotza ST menderatzea lortu zuten. Partida honetan, saskiratzailerik onena bizkaitarrentzat Jean Cadot izan zen 18 punturekin.

Comercial Ulsa CBC Valladolid 71 - 66 Zornotza ST