Zornotza ST garaipena ospatzen (argazkia: zornotzast.eus)

Comercial Ulsa CBC Valladolidk garaipen bat lortu du Zornotzan

Zornotza STk asteburuan Valladolidera bidaiatu beharko du garaipen bat lortzeko beharrarekin, izan ere Larrean jokatutako partidetan garaipen bat lortu du Comercial Ulsa CBC Valladolidek. Lehen partidan nagusitu ziren, nahiz eta partida berdintsua hasi zen (20-20). Bigarren laurdenean jada abantaila lortu, eta atsedenaldira 35-41eko emaitzarekin heldu ziren kanpotarrak. Bigarren zatian, bizkaitarrek markagailua iraultzea lortu bazuten ere, (54-53), azken laurdenean ongi eutsi zien kanpotarrek eta azkenean 68-73 nagusitu ziren. Guztira lau jokalarik gainditu zuten hamar puntuko langa gainditzea.

Zornotza ST 68 - 73 Comercial Ulsa CBC Valladolid

Igandean, Zornotza STk irabazi beharra zuen, eta Mikel Garitaonandiaren mutilek ez zuten hutsik egin, 77-66 irabazi zutelarik, hein batean bigarren zatian egindako lanari esker. Izan ere, lehen zatia berdintsua joan zen (32-30), baina bigarren zatian ezarri zuten erritmo altuagoari, eta saskira begira asmatzen hasita, aldeak handitzen joan ziren, azken laurdena 56-48ko emaitzarekin hasiz. Azken hamar minutuetan, aldeak hamar puntutan ere ezarri zituzten, eta ez zuten amore eman garaipena lortu arte. Vasile Vucetic, 26 puntu eta 11 erreboterekin izan zen bigarren partidako jokalaririk onena.

Zornotza ST 77 - 66 Comercial Ulsa CBC Valladolid

Kanporaketa Valladolidera doa, non ostiralean (20.45h) eta igandean (19.00h), jokatuko dituzten partidak. Bizkaitarrek gutxienez garaipen bat lortu behar dute igoerarago bosgarren eta azken partida erabakiorra Larrean jokatzeko.