Autocares Ulacia ISB (argazkia: andaluzabaloncesto.org)

Autocares Ulacia ISBk laugarren postuan amaitu du

Finalerdietarako sailkapena lortu eta gero, Autocares Ulacia ISBk ezin izan du Kadete Mailako Espainiako Txapelketako podiumera igo. Izan ere 64-50ko emaitzarekin galdu zuten Stadium Casablancaren aura ostiralean jokatukao finalerdian. Lehen laurdenetik markagailuan atzetik izan ziren (23-14), izan ere, partidako erritmoa hartzea kosta zitzaien.

Larunbatean, hirugaren posturako lehian, Luis Agirreren taldea Movistar Estudiantesen aurka lehiatu zuten, eta bertan, euskaldunak 48-77 galdu zuten. Emaitzak halere, ez du egindako lan bikaina zapuzten, izan ere, Maite Merketegi antolatzailea izan da txapelketako pasatzailerik onena.