Zornotza ST garaipena ospatzen (argazkia: zornotzast.eus)

Zornotza STk Granadan irabazi eta Zilarrezko LEBeko finala jokatuko du

Zornotza STk aurrera darrai, eta atzo Coviran Granada menderatu zuen finalerdietako bosgarren partidan. Atzo, bosgarren eta azken partidan 81-92 nagusitu ziren Mikel Garitaonandiaren mutilak, jada partida hasieran aurrea hartu zuten partidan (4-13). Halare, etxekoen erreakzioa heldu, eta lehen laurdena aurretik amaitzea lortu zuten (24-19). Bost puntuko abantaila hamar puntutara igo zuten bigarren laurdenean, baina Orellanok azken uneko hiruko batekin, abantaila sei puntutara jaitsi zuen atsedenaldira (44-38).

Bigarren zati hasieran heldu ziren zornotzarren unerik onenak eta hirugarren laurdena jada puntu bat goitik amaitubzuten (62-63). Jokuko nagusitasuna azken laurdenera luzatu zen, eta markagailuan aurretik izan ziren. Horrela, granadarrek ez zuten asmatu azken minutuak jokatzen, eta hori baliatu zuten bizkaitarrek jokoa kontrolatu eta 81-92 irabazteko.

David Iriarte 25 puntu, bost hirukorekin, eta 9 erreboterekin, eta Dani de la Rua, 15 punturekin, eta partida amaiera bikain batekin, izan ziren partidako onenak.

Coviran Granada 81 - 92 Zornotza ST

Comercial Ulsa CBC Valladolid el último escollo

Ostiral honetan hasiko da finala, eta bertan aurkari Comercial Ulsa CBC Valladolid izango da, atzo Aceitunas Fragata Moron menderatu baitzuen. Kanporaketako lehen bi partidak Larrean jokatuko dira.