Zornotza ST - Coviran Granada (argazkia: zornotzast.eus)

Zornotza STk finalerako sailkapena Granadan jokatuko du

Bihar, asteartea, Zornotza STk bere historian lehen aldiz Zilarrezko LEB Mailako Finalerako sailkapena lortzeko aukera izango du, granadarrek kanporaketa berdindu ondoren.

Ostiralean, bizkaitarrek 1-2koa lortu zuten, 81-80ko emaitzarekin irabazi eta gero. artida ikusgarria luzapenean erabaki ze, izan ere, arauzko denbora 70eko berdinketarekin amaitu zen. Luzapenean, Mikel Garitaonandiaren mutilak puntu bateko abantaila lortu zuten, Iker Salazarrek ia "triple-doblea" lortu zuen partidan; 9 puntu, 18 errebote eta 8 asistentzia.

Zornotza ST 81 - 80 Coviran Granada

Atzo, igandean, zornotzarrek aukera zuten finalerako sailkapena lortzeko, baina granadarrak 54-65 nagusitu ziren, ostiralekoarekin zer ikusirik izan ez zuen partidan. Bi taldeak jada elkar bikain ezagutzen dira, eta horregatik bi taldeetako defentsak nagusitu ziren erasoen gainetik, eta atsedenaldira partida berdintsua joan zen (31-33). Bigarren zatian, ordea, kanpotarrak, eta batez ere azken laurdenean, bizkaitarrek soilik hamar puntuko saskiratu zituzten, eta hori baliatu zuten andaluziarrek garaipena lortzeko. Garaipen honekin, bihar, asteartean jokatuko da kanporaketako bosgarren eta azken partida.

Zornotza ST 54 - 65 Coviran Granada