Fernando Romay Beasainen (argazkia: goierri.hitza.eus)

Fernando Romay BKL zoriondu du bere 50.urteurrenagatik

Beasaingo Kirolaren Lagunak, BKL bezala ezagutua, bere 50.urteurrenean da, eta hori ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte.

Aste honetan, hitzaldi bat antolatu dute, non bertan izan ziren Miguel Santos, Gipuzkoa Basketen sortzailea, Azu Muguruza, IDK Gipuzkoako entrenatzailea, eta Fernando Romay, Real Madril eta Espainiako Selekzioko jokalari ohia. Gainera, Romay bera txikiekin jolasean aritu zen Aldiri Kiroldegian.

Gipuzkoan egon den egunetan, bera jokalari zen garaiko kontuak ere gogorarazi ditu, non Donostian Dicoproga edo Essie Hollis zegoen Askatuak bezalako taldeen aurkako partidak, hain zuzen ere.