BKLk 50º Urteurreneko ekintzekin darrai

Aurten urte berezia da BKLrentzat, eta lehen taldea Bigarren Mailatik Lehen Mailara igo ondoren, berriz ere 50.urteurrena ospatzen darrai. Hurrengo astean, maiatzaren 17an zehazki, Igartza Jauregian SASKIBALOI HITZALDIA antolatu dituzte. Bertan, Fernando Romay jokalari ohia izango da, Azu Muguruza entrenatzailea eta Miguel Santos Presidente ohiarekin batera.

Hiru pertsonek saskibaloia barru barrutik bizi izan dute. Fernando Real Madrilen eta Espainiako Selekzioan aritu zen besteak beste, eta egun, Espainiako Saskibaloi Federazioarekin elkarlanean darrai saskibaloia bultzatu nahian. Azu Muguruza, ordea, oraindik entrenatzen darrai, eta egun Emakumezkoen Ligako IDK Gipuzkoako entrenatzailea da, eta denboraldiz-denboraldi hazten ari den proiektuan dabil. Azkenik, Miguel Santos, Gipuzkoa Basketeko lehen presidentea izan zen, eta bera izan zen sortzaileetako bat. Egun, taldearen egunerokotasuna bertatik jarraitzen badu ere, bera Ohorezko Presidentea da.

Maiatzaren 19rako ordea, BEASAINEN SASKIBALOIA 50 URTEURRENEKO GALA antolatu dute. Berau Usurbe Antzokian izango da arratsaldeko 19:00etatik aurrera.