Hernani Tecnun SDk Goierri Quaker menderatu zuen (argazkia: @goierrike)

Hernani Tecnun SD Lehen Mailako talde berria

Hernani Tecnun SD Lehen Mailako talde berria da, asteburuan Urretxun jokatu den Lauko Finala irabazi eta gero.

Gipuzkoarrek larunbatean lehen partidan Rodamientos Ariziti talde arabarra 73-61 menderatzea lortu zuen. Atsedenaldira, partida berdintsua joan zen (28-28), eta bigarren zatian, Hernani Tecnun SD hobeto hasi, eta hirugarren laurdenean hamazazpi puntuko abantaila lortzera heldu zen, lortutako 27-4ko partzialari esker (52-35). Azken laurdenean, aldeak mantentzea lortu zuen, finalerako sailkapena lortuz.

Beste finalerdian, etxekoek, Goierri Quakerrek 74-55eko emaitzarekin Erroibide Irun menderatzea lortu zuen. Etxekoak lehen unetik nagusitu ziren, eta lehen laurdenean jada 23-13 aurreratzea lortu zuten. Bigarren laurdenean, aldeak mantendu, eta atsedenaldira bederatzi puntuko abantailarekin heldu ziren (41-32). Bigarren zatian, etxekoek erritmoa handitu, eta apurka-apurka partida apurtzen joan ziren, aldeak handitu, eta partida erabakita utziz.

Final handian, Hernani Tecnun SD 67-78 nagusitu zen Goierri Quakerren aurka. Partida erritmo altuarekin hasi zen, batez ere kanpotarrentzat, lehen laurdenean 19-25 aurreratu zirelarik. Bigarren laurdenean, etxekoek defentsako lanari esker, jokoan hobetu, eta atsedenaldira 38-34ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian, berriz ere Hernani Tecnun SDk hartu zuen partidaren kontrola, eta saskira begira fin arituta, markagailuan zortzi puntuz goitik jarri ziren (49-57). Azken laurdenean, urretxuarrak lau puntutara hurbildu arren (57-61), Beristainen mutilak nagusi izan ziren, eta azken minutuetan ongi jokatzen asmatu zuten, Lehen Mailarako igoera lortuz.