Biok2.com OKE igoera ospatzen (argazkia: @ordiziasaski)

Biok2.com OKEk lortu du EBA Mailarako igoera

Biok2.com OKE EBA Mailako talde berria da, asteburuan Ordiziako Majori Kiroldegian jokatu den Lauko Finala irabazi ondoren.

Gipuzkoarrak asteburuko lehen partidan 86-82 nagusitu ziren San Cernin BNCren aurka. Partidare hasieran kanpotarrak nagusitu ziren, eta lehen laurdena 10-14 aurretik zirela amaitu zen. Aldea bigarren laurdenean mantendu, eta atsedenaldira bost puntuz goitik heldu ziren (28-33). Bigarren zatian heldu zen etxekoen erreakzioa, eta 8 hirukorekin, sei jarraian, markagailua iraultzea lortu zuten, azken laurdena lau puntuko abantailarekin hasiz (59-55). Aldeak nabarmen handitu ziren, eta hamar puntuz goitik ere ipini baziren ere (70-60), nafarrek minutu baten faltan aldeak bi puntutara murriztea lortu zuten (79-77). Minutu horretan, etxekoek ongi kontrolatu zuten partida, eta jaurtiketa libreko marratik huts egin gabe, garaipena lortu zuten etxekoek.

Bigarren finalerdian, Getxo SB 68-76ko emaitzarekin nagusitu zen Universidad Deusto Loiola Ind.en aurka. Partida berdintsua hasi zen, eta lehen minutuetan intentsitate handia izan zuen, lehen laurdena 20nako berdinketarekin amaitu zelarik. Bigarren laurdenean, getxoztarrek defentsako lanari esker, atsedenaldira bost puntuko abantailarekin heldu ziren (29-34), eta bigarren zatian berau hamalau puntutara igotzea lortu zuten (46-60). Hirugarren laurden amaieran, eta azken laurdenean, bilbotarrek aldeak nabarmen murriztu, eta bost puntutara ipini arren (61-66), getxoztarrek ongi kontrolatu zuten abantaila hori, eta finalerako sailkapena lortu zuten.

Igoerako partidan, 77-74ko emaitzarekin nagusitu zen Biok2.com OKE Getxo SBren aurka. Partidak lehen laurdenean erritmo eta saskiratze asko izan zituen, izan ere emaitza kanpotarren aldekoa zen 25-26ko emaitzarekin. Berdintasunak jarraitu zuen lehen zatian, izan ere atsedenaldira 38-41eko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatiaren hasieran, kanpotarrek aldeak handitzea lortu zuten (51-57), eta horrela hasi zen azken laurdena. Etxekoen erreakzioa orduan heldu zen, Majori kirodegia jendez beteta zegoela, eta apurja apurka partida berdintzea lortu zuten lau minuturen faltan (68-68). Bi minuturen faltan, biszkaitarrek berriz markagailuan aurrea hartu bazuten ere (68-71), etxekoek 8-0eko partzialarekin markagailuan aurrea hartu zuten (76-71), eta getxoztarrak berriz ere hiru puntutara jarri arren (77-74), etxekoek jaurtiketa libreko marratik fin arituta, garaipena lortu zuten Furundarenak ezarritako azken 78-74ko markagailuari esker.