Ibaeta Easo DBN eta Aranur ISB

Ibaeta Easo DBN eta Aranur ISB lehen fasean kanporatuak

Pasa den igandean hasi zen Lugoko Mariñan mEakumezkoen Junior Mailako Espainiako Txapelketa, eta bertan izan ziren Ibaeta Easo DBN eta Aranur ISB, euskal ordezkari gisa. Zoritxarrez, bietako inork ezin izan zuen lehen fasea gainditu, eta hirubporrotekin amaitu dute denboraldia.

Ibaeta Easo DBN B Multzoan aritu zen, eta bertan estreinako partidan kanarietako Canterbuy Academyren aurka aritu ziren 76-37. Bigarrengoan, Movistar Estudiantes izan zuten aurkari (43-82), eta Txapelketa Snatt´s Femení Sant Adriáren aurka amaitu dute 70-44.

Bestalde, D multzoan aritu zen Aranur ISB. Lehen jardunaldian 61-28ko emaitzarekin galdu zuten RC Celta Zorkaren aurka. Bigarren partidan, Basket Almeda nagusitu zen (45-62), Txapelketa Arosen aurkako partidarekin amaitu dute, 69-57ko emaitzarekin galdu zutelarik.