Amaierara arte lehiatu zuen CB Santurtzi SKk (argazkia: cantbasket.com)

Bi luzapenek CB Santurtzi SK igoerarako aukera gabe utzi dute

CB Santurtzi SKk ezin izan du Zilarrezko LEB mailarako igoera lortu, izan ere Santanderren jokatutako lauko finalean bi luzapenen ondoren 91-87 galdu zuten bizkaitarrek. Lehen laurdenetik partida berdintsua eta lehiatua izan zen.

Azken laurdena, galiziarrek hiru puntuz goitik zirela hasi zuten, baina arauzko denbora 73nako berdinketarekin amaitzea lortu zuten bizkaitarrek. Lehen luzapena, ordea, ere berdintsu joan zen, eta 82nako berdinketarekin amaitu zen. Hurrengo bost minutuetan, ordea, galiziarrak nagusitzea lortu zuten, eta azkenean lau puntugatik nagusitu ziren, ezerezean utziz Joseba Iglesiasen 25 puntuak eta Mikel Sainz de la Mazaren 18 puntu eta 15 erreboteak.

Calidus Gallego COB 91 - 87 CB Santurtzi SK