Megacalzado Ardoi (argazkia: ardoibaloncesto.com)

Megacalzado Ardoik lortu du Liga Femenina 2rako igoera faserako sailkapena

Megacalzado Ardoik irabazi du Lasesarre Barakaldoko Kiroldegian jokatu den Lauko Finalean, eta Liga Femenina 2ra igotzeko igoera fasean Lagunak Lakitarekin batera ariko dira.

Nafarrek larunbateko partidan 55-51 nagusitu ziren Tabirako Baqueren aurka, nahiz eta lehen hiru laurdenetan durangarrak nagusitu ziren Lehen laurdenean 15-21 aurreratu ziren, baino atsedenaldirako aldeak murriztea lortu zuten (28-33). Bigarren zatiaren hasieran, hamar puntuko abantaila erdietsi, eta azken laurdena 34-44ko emaitzarekin hasi zuten. Azken laurdenean, ordea, durangarrak erasoan ezinean aritu ziren, eta nafarrek hori baliatu zuten, soilik sei puntu jaso zituztelarik. Defentsako lan onari esker aldeak murriztea lortu zuten, azkenean finalerako sailkapena lortuz.

Beste finalerdian Gernika KESBek ezustekoa eman, eta Ausarta Barakaldo EST 62-63 menderatzea lortu zuen. Etxekoak finalera maila onean heldu ziren. Halere, partidaren hasieran gernikarrak nagusitu ziren (16-17), baina bigarren eta hirugarren laurdenetan egindako lanari esker, azken laurdena hamar puntuz goitik hastea lortu zuten (48-38). Etxekoek ondoen zeudenean, Gernika KESBek partida erabat irauli, eta 14-25eko partzialarekin partida irabaztea lortu zuen, Ariztimu˝oren bi jaurtiketa libreri esker.

Finalean, Megacalzado Ardoi 33-50 nagusitu zen Gernika KESBen aurka. Bigarren laurdenean lortu zuten partida apurtzea, atsedenaldira zazpi puntuko abantailarekin helduz. Bigarren zatian, aldeak hamaikara handitzea lortu zuten (29-40), eta bigarren zatian gernikarrei erraz irabaziz. Garaipenarekin batera, Liga Femenina 2ra igotzeko igoera faserako sailkapena ere lortu dute nafarrek.