Lasesarre Kiroldegia

Lasesarre kiroldegian jokatuko da Lehen Mailako Lauko Finala

Azken jardunaldia jokatu ondoren, Txapelketak aurreko astean jakin ditu zein talde ariko diren Emakumezkoen Liga 2ko igoera fasean. Berau Lauko Finala irabazten duena izango da, eta Lauko Finala, ligako bigarren sailkatuaren etxean izango da, Ausarta Barakaldo EST hain zuzen ere. Horrenbestez, Lasesarre kiroldegian jokatuko dira partida hauek.

Partiden ordutegiak hurrengoak dira:

2017ko maiatzaren 6ko jardunaldia (larunbata)
18:00etan Megacalzado Ardoi - Tabirako Baque
20:15etan Ausarta Barakaldo EST - Gernika KESB

2017ko maiatzaren 7ko jardunaldia (igandea)
18:00etan Finala