Zornotza ST Avilan garaipena ospatzen (argazkia: zornotzast.eus)

Zornotza STk Avilaren aurkako kanporaketa berdintzea lortu du

Zornotza STk ostiralean ekin zion Urrezko LEB mailako igoera fasea Avilan Carrefour El Bulevaren aurka, eta bertan garaipen bat lortu du bi partidetatik. Lehen partidan 54-53 irabazi zuten etxekoek, azken minutuetan erabaki zen partidan. Partida amaituta zegoela, epaileek zigortutako falta batek Javier Marin etxeko jokalaria jaurtiketa libreko marrara joan zen, eta bertan, bietako bat sartu zuen, orduan markagailuan zegoen 53nako berdinketa apurtzeko.

Carrefour El Bulevar Avila 54 - 53 Zornotza ST

Bigarren partidan, partida bide beretik joan zen, eta azken uneetan erabaki zen. Vuceticen saskiratze batekin, Mikel Garitaonandiaren mutilak aurretik ipini ziren azken uneetan, baina azken minutuan etxekoak lau puntuz goitik hasi zuten (64-60). Azkenean, Vuceticek berak lorturiko jaurtiketa libre batekin ezarri zuen azken emaitza (64-66), eta kanporaketa Larreara etorriko da asteburuan.

Carrefour El Bulevar Avila 64 - 66 Zornotza ST

Ostiralean jokatuko da kanporaketako hirugarren partida 20:00etan, eta laugarrena igandean 12:30etan.