CB Santurtzi SKko Pablo Aranzabal (argazkia: Andoni Perez - zonabizkaina.com)

CB Santurtzi SKk lortu du hirugarren postua, eta Zilarrezko LEB mailara igoera jokatuko du

CB Santurtzi SKk amaitu du hirugarren postuan, Universidad de Burgos 82-56ko emaitzarekin emndean hartu eta gero. Partida berdintsua hasi zen, eta lehen laurdenean 24-22 amaitu zen. Bigarren laurdenean, ordea, bizkaitarrek markagailuan aurrea hartu, eta atsedenaldira hamaika puntuko abantailarekin heldu ziren (40-29). Bigarren zatian, hirugarren laurdenean bizkaitarrek 20-8ko partzialarekin, partida apurtzea lortu zuten, eta azken laurdenean, abantailak handitzea lortu zuten, hein batean Mikel Sainz de la Mazaren 19 puntuei esker.

Bizkaitarrek, orain Lauko Finala jokatuko dute maiatzaren 6 eta 7an Zilarrezko LEB mailara igotzeko. Bizkaitarren aurkaria Calidus Galiziarra izango da, A-Bko bigarren sailkatua, eta aldiz, beste finalerdian Gallofa & Co eta ULE Fundacion Baloncesto Leon ariko dira.

CB Santurtzi SK 82 - 56 Universidad de Burgos

Hirugarren postuko lehian zegoen Easo Loquillo, baina dagoeneko jaitsita zegoen Grupo Ulaciaren aurka 71-54 irabazi bazuten ere, ez zen bizkaitarren porrota heldu. Donostiarrek lehen laurdenetik jada kontrolpean izan zuten partida (22-11), eta aldeak handitzen joan ziren minutuak aurrera joan ahala. Donostiarren aldetik, Mikel Esnaola izan zen saskiratzailerik onena 15 punturekin, eta zarauzterren aldetik, aldiz, Bingen Ezeiza 17 punturekin.

Easo Loquillo 71 - 54 Grupo Ulacia

Mondragon Unibertsitaeak hamaikagarren postua lortu zuen, eta A-A multzoko norbait igoz gero, eurak mantenduko dira EBA mailan, 91-104ko emaitzarekin PAS Pielagosen aurka irabazi eta gero. Erritmo altuko partida izan zen, baina bigarren laurdenean, arrasatearrek hamar puntuko abantaila lortu zuten (39-49). Bigarren zatian, aldeak mantentzen jakin, eta garaipena erdietsi zuten, hein batean Mikel Atxaren 23 puntuei esker, nahiz eta lau jokalarik gainditu zuten hamar puntuko langa.

PAS Pielagos 91 - 104 Mondragon Unibertsitatea

Redline Mekanika TAKEk denboraldia garaipena batekin amaitu du, 66-52ko emaitzarekin Universidad de Valladolid menderatu eta gero. Defentsako lanak markatutako partida izan zen, eta bertan Yon Gonzalezen mutilak nagusi izan ziren lehen laurdenetik, zortzi puntuko abantaila lortuz. Abantaila hori lehen zatian mantendu, eta hirugarrengoan hamar puntuz goitik ezarri zituzten, azken laurdenean aldeak mantenduz, eta horrela denboraldiko zortzigarren garaipena lortuz. Jon Azaldegi 22 punturekin izan zen tolosarren saskiratzailerik onena.

Redline Mekanika TAKE 66 - 52 Universidad de Valladolid