Sammic ISB (argazkia: feb.es)

Zornotza STk seigarren postua lortu du Sammic ISBk igoera ospatu duen egunean

Larunbatean Zornotza STk partida garrantzitsua zuen Hispagan UPB Gandiaren aurka. Mikel Garitaonandiaren mutilak 82-69ko emaitzarekin lortu zuten garaipena, lehen laurdenetik jada aurrea hartu zuten partidan (19-15). Atsedenaldian ordea, aldeak hamar puntutakoak ziren (41-31), eta hirugarren laurdenean, ordea, aldeak hogei puntutan ezarri zuten. Jean Cadot, 19 punturekin eta Khalid Mutakabbir, 18 punturekin izan ziren saskiratzailerik onenak. Bizkaitarrek igoerako play offak ostiralean, apirilaren 28an hasiko dute Avilan Carrefour El Bulevarren aurka. Lehen bi partidak han jokatuko dira, eta hirugarrengoa, eta egongo balitz, laugarrengoa Amorebietan maiatzaren 5 eta 7an.

Zornotza ST 82 - 69 Hispagan UPB Gandia

Sammic ISBk bere aldetik, festa giroa izan zuen larunbatean, izan ere, etxean ospatu zuen Urrezko LEB mailarako igoera. Partidan Seguros Soliss Alcazar 72-67 menderatzea lortu zuten, hasiera zalantzatia izan zuen partida hasieran (17-23). Bigarren laurdenean, markagailua irauli, eta atsedenaldira lau puntuz goitik heldu ziren (37-33), eta bigarren zatian, berdintsua joan zen partida. Hiru minuturen faltan, 65nako berdinketa zegoen, baina etxekoek erakutsi zuten euren denboraldi bikainaren zergaitia, eta azken uneetan nagusitzea lortu zuten. Michael Karena 20 puntu eta 6 erreboterekin izan zen partidako onena.

Sammic ISB 72 - 69 Seguros Soliss Alcazar