Lacturale Araski (argazkia: feb.es)

Lacturale Araskik denboraldi historiko bati agur esan dio

Mendizorrotzako Kiroldegian Lacturale Araskik denboraldiko azken partida jokatu zuen. Mailarik gorenean estreinakoz aritu ziren partidan, Erreginaren Kopa eta finalerdietara heltzea lortu dute arabarrek. Bertan, Spar Citylif Girona 2-0 nagusitu da, izam ere atzokoan ere 43-61 nagusitu ziren, lehen laurdenetik aurrea hartu zuten partidan (9-17). Gasteiztarren erreakzioa heldu zen bigarren laurdenean, eta bost puntutara hurbildu ziren, atsedenaldira 26-31ko emaitzarekin helduz. Bigarren zatian, nekea nabaritzen hasi zen, eta Madelen Urietaren neskek ezin zuten gironarren erritmoa mantendu, eta gainera, ere ezin zuten errebotea ongi itxi, eta horrek ahalbideratu zuen gironarrei aldeak handitzen joatea.

Denboraldi historiko bat agurtu zuten azken partidan, Ane Aldalur, 9 punturekin izan zen saskiratzailerik onena.

Lacturale Araski 43 - 61 Spar Citylift Girona