Zozketa

Antolatu dira Junior Gizonezkoen Espainiako Saskibaloi Txapelketaren Bilboko multzoak

Gaur, apirilak 18, Junior Gizonezkoen Espainiako Saskibaloi Kluben Txapelketaren zozketa egin da. Euskal Saskibaloi Federazioak, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak eta Espainiako Saskibaloi Federazioak antolatu dute, Bilboko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin elkarlanean.

Junior Gizonezkoen Espainiako Kluben Txapelketa apirilaren 30ean hasiko da, Bilbon. Txapelketa horretan estatu-mailako 32 talderik onenak bilduko dira. Horiek guztiek sailkapena eskuratu dute autonomia-mailako lehiaketetan, eta saiatuko dira euren balioa arerioen aurrean erakusten Bizkaiko hiriburuan. Lehiaketa horri esker, Bilbo hiria, Bizkaia eta Euskadi berriz kokatuko dira kirol-ekitaldi nagusien lehen lerroan.

Txapelketaren dinamika eta topaketen lekuak

Aurreko Fasea da txapelketaren lehenengoa, eta apirilaren 30etik maiatzaren 2ra bitartean egingo da. Horretan, 4 taldetako 8 multzotan banatuko dira taldeak. Txapelketa ligako sistemaren arabera antolatu da, hau da, talde bakoitza gainerako guztien aurka arituko da. Zein multzotan dauden arabera, talde 1, 2 edo 3 sailkatu ahalko dira final-zortzirenetarako. Aurreko Faseko partidak leku hauetan jokatuko dira: Txurdinagako kiroldegian, Rekaldeko kiroldegian eta La Casilla kiroldegi ezagunean.

Fase horretan 16 talde sailkatuko dira, eta kanporaketak jokatuko dituzte ondoren, maiatzaren 3tik 6ra. Garaileek aurrera egingo dute, galtzaileek, ordea, agur esango diote titulua irabazteko aukerari. Final-zortzirenen topaketak La Casillan eta Bilbao Arenan izango dira, eta Final-laurdenetatik aurrera, partida guztiak Bilbao Arenan jokatuko dira.

Bizkaiak ordezkaritza izango du 32 talde horien artean: Bilbao Unamuno Euskadiko bigarren sailkatua izan da eta estatuko titulua lortzeko lehiatuko da. Beste bi talde euskaldun izango dira ere Bilboko hitzorduan: Easo eta Fundación 5+11. Madrilgo eta Kataluniako finalak oraindik egin ez diren arren, aurreikusten da estatu-mailako saskibaloi-harrobi handiak ere bertan izango direla; hots, Real Madrid, FC Barcelona eta Joventut y Estudiantes, besteak beste.

A Multzoa: 1. KATALUNIA, CANTERBURY ACADEMY (Las Palmas Kanaria Handikoa), 2. MADRIL eta CLINICA SUR CBC VALLADOLID (Valladolid)
B Multzoa: 1. MADRIL, EASO LOQUILLO (Donostia), 2. ANDALUZIA eta 2. VALENTZIAKO ERKIDEGOA
C Multzoa: 2. KATALUNIA, 1. ARAGOI, 3. MADRIL eta FUNDACION 5+11 A (Gasteiz)
D Multzoa: CB GRAN CANARIA (Las Palmas Kanaria Handikoa), 3. KATALUNIA, 1. ANDALUZIA eta 1. VALENTZIAKO ERKIDEGOA
E Multzoa: CLUB OURENSE BALONCESTO (Ourense), BALONCESTO VILLA DE MIERES 2012 (Mieres, Asturias), 1. GAZTELA-MANTXA eta CBA (Las Palmas Kanaria Handikoa)
F Multzoa: 1. MURTZIAKO ESKUALDEA, COLEGIO LEONES FUNDACION BCTO. LEON A (León), 2. GALIZIAeta 2. ARAGOI
G Multzoa: BILBAO UNAMUNO (Bilbo), 1. EXTREMADURA, SAN CERNIN BNC A (Iruñea) eta 3. ARAGOI
H Multzoa: CB CONSELL BJ ALUMINOX (Balear Uharteak), 1. KANTABRIA, 1. ERRIOXA eta 1. MELILLA