Gure kidea den Antonio Uralde Alday zendu da, Arabako anotatzailea.

Antonio, Euskal Epaile Batzordean zegoen anotatzailerik zaharrena zen. 1968an hasi zen, eta urte askoan maila altuan aritu zen,ACB edota maila internazionalean. 2014ean utzi zuen generazio berriei tokia uzteko, eta ordutik Autonomi eta probintzi mailetan aritu da.

Bere nahia ohar-hartzaile gisa 50 urte betetzean erretiratzea bazen ere, familiarekin Castellonen oporretan zela joan zaigu.

Gure oroimenean izango zara, zure profesionaltasunarengatik, zure dotoreziarengatik, eta laguntzekio eta kolaboratzeko beti erakutsi duzun adeitasunarengatik.

Funerala bihar izango da, asteartean, apirilaren 18a arratsaldeko seietan Gasteizko Valladolid 1 kalean dagoen Nuestra Señora de las Nieves parrokian.

Hurrengo jardunaldian MINUTU BATEKO ISILUNEA egingo da Euskadin jokatuko diren Euskal Saskibaloi Federazioaren lehiaketa guztietan.

D.E.P.