Sammic ISB igoera ospatzen (argazkia: @iraurgisb)

Sammic ISB Urrezko LEB Mailako taldea da!

Sammic ISB Urrezko LEB Mailako taldea da, 45-60ko emaitzarekin Avilan Carrefour El Bulevar Avila menderatu eta gero, eta Xuven Cambadosek Comercial Ulsa Valladoliden aurka 59-63 galdu eta gero.

Azpeitiarrek ez zuten ongi hasi partida, eta 19-9 atzetik amaitu zuten lehen laurdena, eta atsedenaldira aldeak bederatzi puntutan zen (32-23). Bigarren zatian, Iker Buenoren mutilek erreakzionatu, eta puntu bakar batetara ipini ziren (38-37). Azken laurdenean defentsako lan onarekin jarraitu zuten, eta 7-23ko partzialarekin lortu zuten markagailua iraultzea, eta baita igoera ere. Karena 18 puntu eta bost erreboterekin, eta De Ciman 16 punturekin izan dira gipuzkoarren saskiratzailerik onena.

Carrefour El Bulevar Avila 45 - 60 Sammic ISB

Zornotza STk bere aldetik beste urte batez igoerako play offetarako sailkapena lortu du Seguros Soliss Alcazarren zelaian luzapen baten ondoren 82-87 irabazi eta gero. Etxekoek partida berdintzea lortu zuten, minutu askoren ondoren bizkaitarrak aurretik joan eta gero, eta arauzko denbora 71na berdindu zuten. Luzapenean, Mikel Garitaonandiarenak aurretik izan ziren, eta horri esker azken minutuan ongi jokatzea ahalbideratu zien. Vucetic izan zen beste aste batez taldeko onena, 20 puntu eta zazpi erreboterekin.

Seguros Soliss Alcazar 82 - 87 Zornotza ST