Marta Tudanca (argazkia: feb.es)

Lacturale Araskik ezin finalerdietako lehen partidan

Emakumezkoen Ligako finalerdietan gauzak ez dira ongi hasi Lacturale Araskirentzat, izan ere Roundtree pibote titularra aurtengo denboraldian ezin izango duen gehiago jokatu, eta lehen partidan Spar Citylift Girona nagusi izan zen. Kataluiniarrak 80-51 nagusitu ziren, jada lehen laurdenetik nagusi izan ziren partidan (23-14). Bigarren laurdenetik aurrera, aldeak handitzen joan ziren, hein batean taulapean izan zuten nagusitasunarengatik (kataluiniarrek 44 errebote harrapatu zituzten, eta arabarrek, ordea, 28).

Madelen Uretaren neskek ez zuten inoiz amore eman, baina aurrean izan zuten taldea nagusi aritu zen. Eta laurden guztietan nagusitu zirelarik, aldeak handitzen joan ziren, arabarren saskiratzailerik onena Marta Tudanca izan zen, 15 puntuekin.

Bigarren partida asteazkenean izango da Mendizorrotzan 21:00etatik aurrera.

Spar Citylift Girona 80 - 51 Lacturale Araski