IDK Gipuzkoa (argazkia: @lgarcia_69)

IDK Gipuzkoa finalerdietatik urrats batetara gelditu da

IDK Gipuzkoak atzo ezin izan zuen Ferrolen jokatutako final laurdenetako hirugarren eta azken partida irabazi, eta Play Offetatik kanpo geratu ziren. Star Center Uni Ferrol 59-56 nagusitu zen, nahiz eta Azu Muguruzaren neskak 35 minututan markagailuan aurretik izan ziren. Azken minutuetan, ordea, nekea nabaritu zen, eta Paola Ferrari edota Iulene Olabarriaren bajek ere lehiatik kanpo utzi zuten talde donostiarra.

IDK Gipuzkoak hamar puntuko abantaila izan zuen hirugarren laurdeneran hasieran (34-44), baina etxekoen kanpoko jaurtiketek ahalbideratu zien etxekoei partida amaierara lehiaren barruan heltzea. Minutu baten faltan, markagailua berdindurik zegoen, eta azken segundoetan etxekoak jaurtiketa libreko marratik fin aritu ziren, eta donostiarrek partida berdintzeko izandako hiruko jaurtiketa ez zen sartu, 2016/17. Denboraldiari agur esanez.

Star Center Uni Ferrol 59 - 56 IDK Gipuzkoa