argazkia: feb.es

#PlanetaMini2017 Euskal selekzioak Preferente mailara jaitsi dira

Gaur amaitu da gure selekzioentzat XXX. Espainiako Mini mailako Txapelketak, eta porrot berriekin egin dute, honela bi taldeak Preferente mailara jaitsiz.

Goiza nesken partidarekin hasi da, Asturiasen aurka. Partida ongi joan da atsedenaldira arte (31-28), baina bigarren zatian, asturiarrak nagusi izan dira, eta 53-39 nagusitu dira.

Bigarren partidan, mutiletan Aragoi zuten aurkari gure mutilek, eta hauek ere ezin izan dute garaipena lortu. Azkenean 75-48 nagusitu dira, partida guztian zehar zelaian hobeto aritu direlarik.

Emaitza hauen ondoren, gure bi selekzioek hurrengo denboraldian Maila Berezia berreskuratzen saiatuko dira, izan ere Preferente Mailara jaitsi baitira.