argazkia: feb.es

#PlanetaMini2017 Mini selekzioek bihar maila mantentzeko lehian izango dira

Mini mutilen Euskal selekzioak gaur amaitu du multzoko fasea, eta Gorka de Juanek entrenatutako mutilek garaipen gabe amaitu dute lehen fasea. Gaurkoan, Kataliuniaren aurka hasi dute eguna, eta 52-96 galdu dute, eta bigarrengoan Andaluziaren aurka 98-48 galdu dute, porrotik ezagutu gabe amaitu dutelarik andaluziarrek.

Lau partidetan emaitza bera lortu dute, porrota. Horrela, lehen fasea bosgarren postuan amaitu dute, eta bihar bi helbururekin lehiatuko dira, lehen garaipena lortu, eta maila mantentzea hain zuzen ere. Aurkaria bere multzoan laugarren postuan amaitu duen Aragoi izango da, eta partida 11.30etan hasiko da.

Neskak ere egoera berean daude, eta Asturiasen aurka jokatuko dute goizeko 9.30etan. Asturiarrak izan dira A multzoko laugarren sailkatuak.

Zorterik handiena gure bi selekzioei!