Niko Skouen (argazkia: zornotzast.eus)

Sammic ISBk abantaila mantentzen du bi jardunaldiren faltan

Sammic ISBk bere esku dauka lehen postua bi jardunaldiren faltan. Asteburuan Granadan 73-67ko emaitzarekin galdu arren, Xuven Cambadosek ere galdu egin zuen, eta horri esker lehen postuan darraite. Azpeitiarrek ongi ekin zien partidari (19-23), eta atsedenaldira 34-39 aurretik zirela heldu ziren. Bigarren zatian, etxekoak aldeak murrizten hasi ziren, eta hirugarren laurdenean jada markagailua irauli zuten, eta azken laurdenean ere saskira begira hobeto izan ziren andaluziarrak. Tim Dezelskis izan zen jokalaririk onena 17 puntu eta 11 erreboterekin.

Covirán Granada 73 - 67 Sammic ISB

Bere aldetik, Zornotza STk ezustekoa eman zuen Play Offetan sailkatzeko 77-65eko emaitarekin Carrefour El Bulevar Avila mendean hartu eta gero. Mikel Garitaonandiaren mutilak lehen laurdenetik aurretik izan ziren (17-8), eta aldeak handitzen joan ziren, azken hamar minutuetara hogei puntuz goitik helduz (61-41). Vucetic 17 punturekin izan zen saskiratzailerik onena.

Zornotza ST 77 - 65 Carrefour El Bulevar Avila