Burdinola Getxo (argazkia: getxosaski.com)

Campus Prometek eta Burdinola Getxok jokatuko dute igoera azken bi jardunaldietan

Lehen bi sailkatuak diren Campus Promete eta Burdinola Getxok ez dute huts egin, eta sailkapenaren gorenean darraite. Errioxarrek 51-59 irabazi zuten San Antonioren zelaian, eta bizkaitarrak, ordea, 66-58ko emaitzarekin Sensitest Navarro Villoslada menderatu zuten luzapenean. Partida getxoztarrek kontrolatu zuten unea askotan, eta azken laurdena bost puntuko abantailarekin hasi zuten (41-36). Azken minutuetan, ordea, 0-7ko partzialarekin nafarrek partida berdintzea lortu zuten, baina luzapenean, berriz ere bizkaitarrek 7-0eko partzialarekin partida apurtu zuten.

Bi jardunaldiren faltan, errixarrek eta bizkaitarren artean jokatuko da lehen postua, non lehenek dute averagea aldeko.

Hirugarren posturako lehian, Sanignacio Venuek aurrea hartu du 63-66ko emaitza estuarekin azken sailkatua den Electro Alavesa Marianistas mendean hartu eta gero. Partida azken minutuan erabaki zen. Gainera, Express Hondarribia Ikasbasketen porrotaz baliatu da, izan ere Paz de Zigandak 52-44 irabazi zien gipuzkoarrei, nafarren defentsako lanak baldintzatu zuen partidan. Izan ere lehen laurdenean 18-9 aurreratu ziren, eta atsedenaldira 27-17ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian, hondarribitarrek hobetu, eta hiru puntutara hurbildu baziren ere, azken laurdenean berriz ere etxekoek aldeak handitzea lortu zuten.

Zortzi garaipenekin dira Askartza Claret eta La Bolsa Generosa Araba, biek asteburuan irabazi eta gero. Lehenak 39-56ko emaitzarekin nagusitu ziren Aranguren Mutilbasketen zelaian, jada bigarren laurdenetik markagailuan hartu zuten partidan (22-25). Bigarren zatian, aldeak handitu ziren, eta bederatzi puntuz goitik jarri ziren (31-40), eta azken laurdenean apurtu zuten partida, aldeak hamar puntuz goitik jarriz.

Bere aldetik, La Bolsa Generosa Arabak bere zelaian Proyecta IT Oncinedaren zelaian nagusitu zen 60-54ko emaitzarekin nagusituz. Kanpotarrek ongi hasi zuten partida (13-16), baina bigarren laurdenetik aurrera arabarrak nagusitzen joan ziren (32-30). Bigarren zatian, aldeak hamar puntuz goitik jarri zituzten (53-43), eta azken laurdenean aldeak mantendu zituzten.