GDKO Ibaizabal - Arri BKL (argazkia: cbibaizal.com)

Tabirako Baquek eta Arri BKLk sendo darraite

Tabirako Baque eta Arri BKLren arteko eskuz-eskukoarekin darrai sailkapenak, asteburuan biek garaipena lortu eta gero. Durangarrak dira lehen postuan, averagearengatik, Salleko Reault Autonervion 66-50ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Durangarrek lehen unetik hartu zuten aurrea markagailuan (16-12), eta aldeak handitu zituzten bigarren laurdenean (32-23). Bigarren zatian, aldeak nabarmen handitu ziren (51-36), eta azken laurdenean, kanpotarrek hobetu arren, ez zen nahikoa izan garaipena lortzeko.

Arri BKLk bere aldetik, Urdaneta 77-60 menderatu zuen, lehen laurden lehiatua izan zuen partidan (19-18). Bigarren laurdenean, ordea, 17-0eko partzialari esker partida apurtzea lortu zuten, atsedenaldira hamabost puntuko abantailarekin helduz (43-28). Bigarren zatian, berau handitu zuten hirugarren laurden amaieran (62-40), eta azken laurdenean aurkariek aldeak murriztu zituzten.

Goierri Quaker lehen postutik hurrundu da bigarren porrota jarraian jaso ondoren. Gipuzkoarrek Rodamientos Ariztiren aurka galdu zuten (67-64), eta arabarrak bosgarren postuan dira garaipenari esker. Partida lehiatua izan zen, eta azken unean erabaki zen, on etxekoak hobetoago aritu ziren garaipen berri bat lortuz.

Hirugarren postutik garaipen batetara da Hernani Tecnun Aloña Mendi KE 67-80 mendean hartu eta gero. Lehen zatia berdintsua izan zen, eta atsedenaldira kanpotarrek hiru puntuko abantaila zuten soilik (38-41). Bigarren zatian, partidak erritmo altuarekin jarraitu zuen, eta bertan defentsako lanari esker kanpotarrak nagusitu ziren, azken laurdena zortzi puntuz goitik hasiz (53-61). Aldea jada handitzen joan zen azken laurdenean, jokoaren kontrola mantentzen zutelarik.

Seigarren postuan da GDKO Ibaizabal, galdakaoztarrek 85-56ko emaitzarekin Paules Sotera mendean hartu eta gero. 27-12ko partzial bati esker, lehen laurdenetik hartu zuten aurrea markagailuan, eta minutuak aurrera joan ahala, aldeak mantentzen jakin zuten, garaipen berri bat lortuz.

Garaipen berarekin da Erroibide Irun, Paduraren zelaian 68-78ko emaitzarekin mendean hartu eta gero. Lehen zatian ongi kontrolatu zuten partida gipuzkoarrek (32-43), eta bigarrengoan, Arrigorriagakoek aldeak murriztu zituzten, sei puntutara hurbilduz (53-59). Azken laurden hasieran, ordea, gipuzkoarrek berriz jokoaren kontrola bereganatu, eta garaipen berri bat lortu zuten, sailkapeneko seigarren postuan jarraitzeko.

Jardunaldia Hotel Gran Bilbao Otxoaren garaipenarekin amaitu da 68-65eko emaitzarekin Cosecha 1986 menderatu eta gero. Santutxukoek sailkapeneko erdikaldean mantendu da, eta horrela beste urte batez maila mantentzea lortu dute.