Fundacion 5+11 - Disdira Bixitegia ISB (argazkia: @fundacion5mas11)

Fundacion 5+11k EBA Mailarako igoera lortu du

Fundacion 5+11k larunbatean lortu zuen lehen postua, eta berarekin batera EBA Mailara igotzea ere lortu du. Azken hiru urteetan lortzen duen bigarren igoera. Partidaren osotasunean, juniorrek jokatu zuten. Ortunen mutilak 84-61 nagusitu ziren, 18-0eko hasierarekin hasi zuten partidan. Partida eskura ipini zitzaien, izan ere azpeitiarrek sei minutu behar izan zituzten lehen saskiratzea lortzeko, eta horrela atsedenaldira jada hemezortzi puntuko abantaila lortu zuten (42-24). Bigarren zatian, aldeak mantentzeari ekin zien, aldeak ongi kontrolatuz.

Biok2.com OKEk jada bigarren postua ziurtatuta dauka, baina halere, erritmoa jaitsi gabe darrai, eta 51-66ko emaitzarekin Cafes Aitona Askatuaken zelaian irabazi du, lehen zati berdintsu baten ondoren. Atsedenaldira 24-22ko emaitzarekin heldu ziren, baina bigarren zatian ordiziarrek partida kontrolatu, eta zortzi puntuko abantaiala lortu zuten (33-41), azken laurdenean hiruko portzentaiei esker aldea mantentzea lortu zutelarik.

Hirugarren sailkatua da San Cernin BNC, Claret Askartza Satwind 68-74 menderatu eta gero. Nafarrek ez zuten partida erraza izan, izan ere etxekoak bi puntuz goitik heldu ziren atsedenaldira (35-33). Berdintasuna bigarren zatian mantendu zen, azken laurdenera 50-49ko emaitzarekin hasiz. Azke laurdeneean, azken bost minututera 52nako berdinketarekin hasi zuten, eta orduan, kanpotarrek kontrolatu zuten, batez ere jaurtiketa libreko marratik.

Tabirako Baquek ere garaipena lortu zuen Atletico San Sebastian 94-66 menderatu eta gero. Lehen zatian jada hogeita bi puntuko abantaila lortu zuten (52-30), eta bigarren zatian, etxekoek erritmo berarekin jarraitu zuten, eta aldeak hogeita hamar puntuz goitik jarri zuten (76-47) azken laurdena baino lehen.

Universidad Deusto Loiola Ind. da bosgarren postuan, lauko finalean sartzeko azkenengoan, 52-55eko emaitzarekin Unamuno, arerio zuzena menderatuta. Etxekoek ongi kontrolatu zuten partida lehen zatian, eta atsedenaldira hamalau puntuko abantailarekin heldu ziren (39-25). Bigarren zatian, ordea, bilbotarrek aldeak murriztu, eta lau puntutara hurbildu baziren ere (45-41), etxekoek berriz ere hamarrera igo zuten azken laurdena hasi aurretik (54-44). Azken minutuetan, ordea, partida ongi kontrolatu zuten, eta aldeak zazpi puntutan mantendu zuten.

Getxo SB da seigarren, laugarrenarekiko eta bosgarrenarekiko garaipen batetara, 69-76ko emaitzarekin Burlada i3i menderatu eta gero. Bizkaitarrek ongi kontrolatu zuten partida lehen laurdenetik (13-22), eta atsedenaldira 35-43ko emaitzarekin heldu ziren. Bigarren zatian nafarrek markagailua irauli arren (52-50), bizkaitarrek berriz ere kontrola bereganatu, eta garaipena lortu zuten.

Jardunaldia beheko postuetatik ihes egiteko dauden bi taldeen arteko partidarekin amaitu da. Bertan, Mungia SKk garaipena lortu du 69-53ko emaitzarekin Electro Alavesa Marianistas mendean hartu eta gero. 11-0eko partzial batekin, bizkaitarrek lehen laurdena 18-10 aurretik amaitu zuten, eta horrela jarraitu zuten atsedenaldira ere (36-30). Bigarren zatian, 8-0eko partzialarekin ordea, partida apurtu, eta garaipena lortu zuten, aldeak ongi kontrolatzen jakin zutelako.