Argazkia: feb.es

#PlanetaMini2017 gure selekzioek garaipena ezagutu gabe darraite

Mini mailako Espainiako Txapelketen bigarren jardunaldiak hiru porrot utzi ditu gure selekzioei dagokionez, eta gure selekzioek ez dute garaipenik lortu hiru jardunaldi jokatu ondoren.

Neskek gaur amaitu dute lehen fasea, eta porrot berri batekin egin dute, Kanariaken aurka 53-85 galdu, eta gero Galiziaren aurka 79-50 galdu eta gero. Garaipenik ezagutu gabe, asteartean 9:30etan maila mantentzeko lehia izango dute, oraindik aurkaria ezagutzeke dutelarik.

Mutilei dagokionez, bigarren partida jokatu zuten, eta Galiziaren aurka 86-79 galdu dute, beti lehian izan diren partidan. Halere, beti markagailuan atzetik joatea garesti ordaindu dute Gorka De Juanen mutilek, eta bihar amaituko dute lehen fasea Kataluinia (9.30etan) eta Andaluziaren aurka (17.30etan).

Mini Mutilen Sailkapena – Multzo Berezia “B”
1. Andaluzia 3-0
2. Galizia 1-2
3. Kataluinia 1-1
4. Gaztela eta Leon 1-1
5. Euskadi 0-2

Mini Nesken Sailkapena – Multzo Berezia “B” "B"
1. Andaluzia 3-0
2. Madril 2-1
3. Galizia 2-1
4. Kanariak 1-2
5. Euskadi 0-4