Lacturale Araski garaipena ospatzen (argazkia: Jull Roc)

Lacturale Araskik Lointek Gernika Bizkaia berriz menderatu du, eta IDK Gipuzkoak hirugarren partida jokatuko du

ELacturale Araskik berriz ere Lointek Gernika Bizkaia menderatzea lortu du, eta Ligako Finalerdietan Star Citylift Gironaren aurka jokatuko dute. Arabarrak 57-54 nagusitu ziren, partidaren hasieratik berdintsua izan zen partidan. Azken minutuetara bizkaitarrak bi puntuz goitik zirela hasi zuten (51-53), baina Silvaren falta lortuz sarturiko bi puntuekin, eta Aldalurren bi jaurtiketa librerekin markagailua irauli zuten (56-53), eta hiru puntu horiek mantendu ziren azken unera arte, nahiz eta Mario Lopezen neskek aukera izan zuten partida berdintzeko, baina baloiak sartu nahi ez zuenez, garaipena Gasteizen geratu zen 57-54ko emaitzarekin.

Lacturale Araski 57 - 54 Lointek Gernika Bizkaia

Bere aldetik, IDK Gipuzkoak asteazkenean aukera izango du finalerdietara sailkatzeko, gaurkoan 61-59ko emaitzarekin Star Center Uni Ferrol mendean hartu eta gero. Donostiarrak hamazazpi puntuz behetik izan baziren ere (10-27), defentsako lana estutzen hasi, eta atsedenaldirako aldeak murriztea lortu dute, hamar puntuz behetik helduz (27-37). Bigarren zatian, Azu Muguruzarren neskak partida irabaztera irten, eta partida berdintzea lortu dute, azken laurdena bi puntuz behetik hasiz (46-48). Hirugarren laurdeneko joko ona mantendu dute azken laurdenean, eta Adurizengidaritzapean azken minutuean 59-57 aurretik heldu dira. Azken segundoetan aldeak mantentzen jakin dute, eta horrela kanporaketa berdinduz, asteazkenean Ferrolen jokatuko dute hirugarren eta azken partida.

IDK Gipuzkoa 61 - 59 Star Center Uni Ferrol